Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5799

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 3koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2012-2013 ikasturteko Irale programaren lehenengo txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduak (EHAA, 2012-06-26) Irale programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, eta 2012-2013 ikasturtearen lehenengo txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2012-2013 ikasturteko lehenengo txandan IRALEren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean adierazten da 2012-2013ko lehenengo txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 3a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala