Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5797

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 23koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimendu egiten da Guardia udalerriko (Araba) honako instalazio hau: «Ramondín» TBAra doan 66 kV-ko airetiko linea; halaber, exekuzio-proiektua onartu, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da.

Erref: 17970-PML-mmb / Exp: 01-AT-H-2012-00011.

Espedientea ebazterakoan, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

Bat.– 2012ko abuztuaren 31n, Carlos Sobrino San Martín jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.–ren izenean eta ordez (aurrerantzean, Iberdrola), ondoko linea elektrikoari dagokionez, exekuzio-proiektua onartzea, onura publikokoa deklaratzea eta administrazio-baimena ematea eskatu zuen: Guardia udalerriko (Araba) «Ramondín» TBAra doan 66 kV-ko airetiko linea.

Bi.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, proiektu hori eta enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legeren 53. artikulua (1997ko azaroaren 28ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE), eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

Hiru.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Guardiako udalerriaren iragarki-taulan, 2012ko irailaren 29tik urriaren 29ra, 2012ko urriaren 24ko ALHAOn, 2012ko urriaren 4ko EHAAn eta 2012ko irailaren 27ko «El Correo» egunkarian.

Lau.– Jendaurreko izapidearekin bat, sail honek dagokion separata bidali dio Guardiako Udalari. Udal horrek 2012ko urriaren 26an aurkeztu zituen bere alegazioak, eta Iberdrola bat etorri zen haiekin, 2012ko azaroaren 13an jasotako idazkiaren bidez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala ezarrita baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan.

Bi.– Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 21. eta 28. artikuluetan ezartzen denez, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraiki, ustiatu, nabarmen aldatu, eskualdatu eta ixteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik administrazio-baimena izatea.

Hiru.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Lau.– Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52. artikuluan ezartzen da onura publikokoak direla energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, horiek ezartzeko beharrezko diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen, eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 54. artikuluan ezartzen denez, onura publikoko deklarazioak, nolanahi ere, ondasunak okupatzeko edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratzeko beharra dakar, eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa premiazkoa izango da.

Bost.– Espedientea bideratzean, administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta izapideak kontuan hartu eta bete dira.

Sei.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.–ri Guardia udalerriko (Araba) honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: «Ramondín» TBAra doan 66 kV-ko airetiko linea, eta, halaber, onartzea linea gauzatzeko proiektua. Hona linearen ezaugarri nagusiak:

Kokalekua: Guardiako udalerria.

Aurrekontua: 31.200,00 euro.

Xedea: Ramondín Cápsulas, S.A. enpresa energia elektrikoz hornitzea.

Ezaugarriak: Airetiko linea.

– Zerbitzuko tentsioa: 66.000 V.

– Zirkuitu-kopurua: 1.

– Eroale-kopurua: 3.

– Eroaleak: LA125.

– Luzera: 150 m.

– Hasiera: Haro 1-etik Logroño TArako 66 kV-ko airetiko linearen 432. euskarria, 214. eta 24. euskarrien artean (Erref. 13.066).

– Bukaera: «Ramondin» TBAren 434. euskarria (atari-motakoa).

– Euskarria: metalikoa.

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

1.– Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.– Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 23a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala