Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5795

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 16koa, Teknologiako zuzendariarena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan 2012ko deialdirako aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horretan, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautzen da. Etorgai Programa.

Diru-laguntzak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa —Etorgai Programa— arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan ezartzen da laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaiela interesdunei, bai proiektuaren gidaritza bere gain hartu duen enpresari, bai proiektuan parte hartzen duen enpresa bakoitzari, nahiz eta erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako diru-laguntzen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko diren, guztiek jakin dezaten.

Teknologiako zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa —Etorgai Programa— arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren 15.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa —Etorgai Programa— arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan, eta deialdia egin zuen Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 30eko Ebazpenean xedatutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (2012ko deialdia), Teknologiako zuzendariaren 2012ko urriaren 24ko Ebazpenaren arabera (ebazpen hori eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi zaie).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala