Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERANDIOKO UDALA
5668

IRAGARKIA, Erandioko Udalerrian Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Ordenantza urratzeagatik ezarritako zigor-espediente bati emandako ebazpenari buruzkoa.

Erandioko Udalerrian Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Ordenantza urratzeagatik ezarritako zigor-espedienteak.

Jakinarazpena: saiatu arren ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi direla medio, jarraian adieraziko diren lege-arauak urratzeagatik bideratu diren zigor-espedienteei buruzko ebazpenak interesatuari zuzenean jakinaraztea. Urratutako araudiak: Erandioko udalerrian animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Ordenantza, animaliak babesteari buruzko urriaren 22ko 6/1993 Legea eta arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea. Jakinarazpena zuzenean egiterik izan ez denez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta aplikagarri diren bestelako araudietan.

Aldi berean jakinarazten dugu Erandioko alkateak honako hau erabaki duela:

a) Ondoren adieraziko diren interesatuei eranskinean azaldutako zehapenak ezartzea honako lege-arauak hautsi dituztelakoan: Erandioko udalerrian animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Ordenantza, animaliak babesteko urriaren 22ko 6/1993 Legea eta arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea.

b) Zigor ekonomikoak honako epe hauetan ordaindu behar dira:

– Ebazpen hau hilaren 1etik 15era bitartean argitaratu bada, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5era arte (jaieguna bada hurrengo egunera arte).

– Hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean argitaratu bada, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte (jaieguna bada hurrengo egunera arte).

Ezarritako epe horiek amaituta ez badira isunak ordaindu, premiamenduzko bidetik ekingo zaio ordainarazpenari.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau argitaratu eta bi hilabetean, hala xedatuta baitago honako lege-xedapen hauetan: Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea (8., 14., 25. eta 46. artikuluak eta horiekin bat datozenak); Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49.c) artikulua (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketaren arabera).

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa jartzen denetik hilabeteko epean ez bada errekurtsoaren gaineko ebazpenik jakinarazten, ezetsitzat joko da, 30/1992 Legearen 43.2 artikuluaren arabera (4/1999 Legeak aldatua). Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tarteka daiteke ondoren adieraziko diren epeetan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/98ko Legean xedatutakoarekin bat etorrita: berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean, edo sei hileko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri eta hilabeteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Horrez gain, interesdunak bere eskubideen alde ontzat ematen dituen bestelako egintzak eta errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu.

Alkateak agindu eta sinatu du.

Erandio, 2012ko urriaren 15a.

IDAZKARI OROKORRAK.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala