Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5660

EDIKTUA, 26/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

26/11 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

98/11 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abuztuaren hamaseia.

Nik, Marta Baraibar Pintok, Getxoko (Bizkaia) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 26/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honakoak izan dira alderdiak: fiskala, eta, inplikatu gisa, Javier Rodríguez Acimas. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

Kondenatu egiten dut Javier Rodríguez Acimas, Zigor Kodeko 623.1 artikuluan tipifikatuta dagoen eta erantzukizun kriminala duen ebasketa-falta bat egin duelako; eguneko 5 euroko isuna ordaindu beharko du, hilabetez. Ordaindu ezean, Zigor Kodeko 53. artikuluan aurreikusten den erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen ziurtagiria egin, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa epaitegi honen epaien eta behin betiko autoen liburuan argitaratuko da.

Jakinaraz bedi ebazpen hau. Beraren aurka ez dago apelazio-errekurtsoa jartzerik, ebazpena irmoa baita in voce erabaki den unetik, agertu diren alderdiek ez errekurritzeko erabakia adierazi dutelako.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

EPAILE MAGISTRATUA.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Javier Rodriguez Acimas jaunari epaia jakinarazteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko ekainaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala