Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5659

EDIKTUA, 34/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Lurueña Rodriguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

34/10 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

88/10 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamarreko urriaren hogeita bederatzia.

Maria del Carmen Aznar Planak, Getxoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua denak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratu den 34/10 berehalako falta-judizioko autoak, ebasketa-falta bat dela-eta. Noelia Bustamante Galan izan da salatua, eta kaltetua, Eroski. Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Noelia Bustamante Galan kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan xedatutako ebasketa-falta baten erantzule izateagatik, eta, horrenbestez, 30 eguneko zehapena ezartzen diot, egunero 6 euroko isuna ordaindu behar duelarik (orotara, 180 euro), eta, isuna ordaindu ezean, Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; 117.04 euro ordaindu beharko dizkio Eroskiri, erantzukizun zibil gisa. Judizioan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke –ondorio biei dagokienez– epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Horrela jasota gera dadin, Noelia Bustamante Galani jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu gaur egun non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala