Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5657

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 691/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 691/08 prozedura bideratu da, Brenda Julissa Santos Martinezek eskatuta, Nelson Hernan Umanzor Zaldivarren aurka (gaia: seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza eta mantenu pentsioa). Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

30/10 EPAIA

Getxo, bi mila eta hamarreko apirilaren hogeita hirua.

Nik, Maria Cristina Lopez de La Fuente andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut familia-prozedurako auto hauek, epaitegi honetan 691/08 zenbakiaz bideratutakoak (gaia: alaba adingabeentzako neurri pertsonal eta ondarezkoak hartzea). Auto horiek Brenda Julissa Santos Martinezek eskatuta bideratu dira –Rodriguez Molinero prokuradoreak ordezkatuta, eta Estanislao Iñigo Palacios Fernández letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Nelson Hernan Umanzor Zaldivar demandatuaren aurka. Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Brenda Julissa Santos Martinez alderdi demandatzailearen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Nelson Hernan Umanzor Zaldivar demandatuaren aurkakoa. Horrenbestez, honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Brenda Julissa Santos Martinez alderdi demandatzaileari ematen zaio XXXXX alabaren zaintza eta jagoletza, eta adingabearekiko guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

– Nelson Hernan Umanzor Zaldivar demandatuak alaba ikusteko, eta harekin harremanetan egon eta egonaldiak egiteko izango duen erregimena bi gurasoek finkatu beharko dute, adostasunez, biak herrialde desberdinetan bizi direla aintzat hartuta.

– Demandatuak XXXXX adingabearen aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du, hilean 200 eurokoa, eta urteko KPIren arabera eguneratuko dena. Zenbateko hori hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan sartu beharko du demandatuak, demandatzaileak horretarako izendatutako banku-kontuan.

Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epearen barruan, jakinarazten den egunetik aurrera. Epaitegi honen aurrean aurkeztuko da, eta horren ardura Bizkaiko Probintzia Auzitegiak izango du, PZLan aurreikusitako moduan.

Horrela, bada, epai honen bidez epaituz, lehen auzialdian honako hau erabaki, agindu eta izenpetzen dut.

Eta Nelson Hernan Umanzor Zaldivar demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala