Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5648

267/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako baltzu publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda onartzen duena.

Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-kideen estatutu pertsonala arautzen du, eta 3. artikuluan ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak baltzu horietako zuzendaritza-kide publikoen zerrenda onartuko du dekretu baten bidez. Bestalde, zuzenbide pribatuko erakunde publiko edo baltzu publikoak zein saili atxikita dauden, sail horretako titularrek egingo dute kide horiei buruzko proposamena. Horrez gainera, artikulu berean ezartzen denez, Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztuko diren proposamen horien oinarri izango dira baltzu publiko edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko bakoitzeko zuzentza-organoak edo administrazio-kontseiluak urtero gai horretaz hartzen dituen erabakiak; beraz, dekretu horretan ezarritakoari begira, erabaki horietan zehaztu beharko da ea zein kargu edo postu dagoen sailkatuta zuzendaritzako kide modura.

Horren ondorioz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako baltzu publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda, dekretu honen eranskinean jasotzen dena, onartzea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 15eko 236/2011 Dekretua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako baltzu publikoetako zuzendaritza-kideen zerrenda onartzen duena.

AZKEN XEDAPENAK

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

ERANSKINA, abenduaren 4ko 267/2012 Dekretuarena.
  • SPRI, S.A.: zuzendari nagusia.
  • Sprilur, S.A.: zuzendari nagusia.
  • Energiaren Euskal Erakundea, EEE: zuzendari nagusia.
  • Euskadiko Hidrokarburo Baltzua, S.A.: zuzendari nagusia.
  • Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, S.A.: zuzendari nagusia.
  • Basquetour, S.A.: zuzendari nagusia.

Azterketa dokumentala