Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5601

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko 392/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 392/12 prozedura.

Demandatzailea: Jorge Washington Llerena Mariño.

Prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.

Demandatua: Carmen Amarili Mendoza Veliz.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzeko demanda.

Judizio horretan, epai eman da, 2012ko urriaren 22an, eta honako hau da xedapen-zatia da:

ERABAKITZEN DUT:

1.– Baietsi egiten dut, partez, Juan Ramón Álvarez Uría epaitegietako prokuradoreak Jorge Washington Llerena Mariño jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Carmen Amarili Mendoza Véliz andrearen aurkakoa. Horrenbestez, aldatu egin behar dira 2006ko apirilaren 6ko 442/2006 epaian hartutako neurriak. Epai hori guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko epaitegi honetan bideratutako 1443/2005 autoetan hartu zen, eta haren bidez, 2006ko martxoaren 7ko hitzarmen arautzailea onartu zen; hona aldaketak:

a) Zaintza eta jagoletzaren gaineko erregimena. XXXXX seme adingabea bere aita Jorge Washington Llerena Mariño jaunarekin eta haren jagoletzapean geratuko da.

b) Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena. Jagoletza ez duen gurasoak seme adingabearekiko izango duen egonaldi- eta bisita-erregimena bertan behera gelditzen da, Mendoza andrea Espainiatik kanpo dagoen bitartean. Hala ere, bertaratu gabeko komunikazio-erregimenari eusten zaio, hitzarmen arautzailean ezarritako moduan. Ama Espainiara itzuliz gero, egonaldi- eta bisita-erregimena aitak eta amak libreki erabakiko dute, betiere semearen alde eginda; gurasoei eskatzen zaie alderdi horiei buruzko akordioak lor ditzaten.

Adostasunik ez bada, egonaldi-erregimena honela finkatuko da: asteburu bitik behin –aurrerago zehaztuko den moduan–, astean bi arratsaldetan, eta Gabonetako, Aste Santuko eta udako eskola-oporraldietako lehen zatia, urte bikoitietan, eta bigarrena, urte bakoitietan.

Bi asteburutik behin, hain zuzen, jagoletzarik ez duen gurasoak bere semearekin egotea izango du, ostiraletan ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik ateratzen denetik –edo, bestela, 17:00etatik– igandeko 20:00ak arte; eta, hala, asteburuari eskolarik gabeko egunen bat lotzen bazaio, ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik ateratzen den ordutik –edo, bestela, azken eskola-eguneko 17:00etatik– eskolarik gabeko azken eguneko 20:00ak arte.

Aste barruko bi arratsaldetan, ama semearekin egon ahal izango da, eta, gurasoen arteko akordiorik ez bada, asteazkenetan eta ostegunetan izango da, ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik irteten denetik, edo bestela 17:00etatik, 20:00etara.

Gabonetako oporraldiaren lehen zatia azken eskola egunean ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik ateratzen den orduan hasi, eta abenduaren 30eko 12:00etan bukatuko da; bigarren zatia, berriz, abenduaren 30eko 12:00etan hasiko da, eta eskolarik gabeko azken eguneko 20:00etan bukatuko.

Aste Santuko oporraldiaren lehen zatia azken eskola egunean ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik ateratzen den orduan hasi, eta Pazko Igandeko 20:00etan bukatuko da; bigarren zatia, berriz, Pazko Igandeko 20:00etan hasiko da, eta eskolarik gabeko azken eguneko 20:00etan bukatuko.

Udako oporraldiaren lehen zatia azken eskola egunean ikastetxetik edo eskolaz kanpoko jardueratik ateratzen den orduan hasi, eta uztailaren 31ko 20:00etan bukatuko da; bigarren zatia, berriz, uztailaren 31ko 20:00etan hasiko da, eta eskolarik gabeko azken eguneko 20:00etan bukatuko.

Bisita-erregimena, asteburu bitik behingoa, bertan behera geratuko da Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporretan zehar, eta oporren osteko lehenengo asteburua oporren azken zatian adingabearekin egon ez den gurasoarentzat izango da.

Gainerako jaiegunak txandaka banatuko dira gurasoen artean. Lehenengo jaieguna Prieto andrearentzat izango da, Espainiara itzultzen denean. Halakoetan, jaiegunaren bezperako 20:00etan hartu beharko da adingabea, eta jaieguneko 20:00etan entregatu.

Adingabea ikastetxean jaso eta entregatzen ez denean, aitaren etxean egingo da.

c) Mantenu-pentsioa: jagoletza ez duen gurasoak, seme adingabearen mantenu-pentsioagatik, 150 euro ordaindu beharko dio jagoletza duen gurasoari, urteko hilabete guztietako lehenengo bost egunetan, eta pentsio hori urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; eguneratzeek urtarrilaren batean izango dituzte ondorioak, eta lehenengoa 2013an gauzatuko da. Mantenu-pentsio hori ordaindu beharko da harik eta seme adingabea adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte, edo izateko moduan egon arte, betiere fede onaren baldintzei jarraikiz.

d) Estatuko lurraldetik ateratzeko debekua. Amak edo bere familiako kideek debekatua dute XXXXX adingabearekin ateratzea estatuko lurraldetik, aitaren baimenik gabe edo, horren ordez, epailearen baimenik gabe. Gainera, horren berri jakinaraziko zaie Segurtasuneko Indar eta Gorputzei.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna (PZLko 774.5 artikulua).

2.– Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alde demandatua.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274; eta kontzeptua: 1847 000000 0392/12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Carmen Amarili Mendoza Veliz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko urriaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala