Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
5598

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 8koa, Ingurumen sailburuordearena, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena egiteko eta zementua ekoizteko jarduerarako Ingurumeneko Baimen Bateratua emateko dena, Donostia (Gipuzkoa) udalerriaren Añorga auzoan eta Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2005eko apirilaren 11n, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian zementuaren fabrikazio-jarduerarako. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi ziren eskaerari:

– Oinarrizko proiektua (2005eko martxokoa).

– Laburpen ez-teknikoa (2005eko martxokoa).

Sustatzaileak, Ingurumeneko Baimen Bateratuaren eskaerarekin batera, bere proiektua Donostia hirigintza-plangintzarekin bateragarria dela aditzera ematen duen udal-txostena igorri du.

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, besteak beste honako hondakinak baliotzeko baimena zuen Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak: animali jatorriko haragi-irinak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, hirietako hondakin-uren tratamenduko lohi lehortuak, paper edo kartoizko ontzikiak, egurrezko ontzikiak, xurgatzaileak (mahuka-iragazkiak), tratatu gabeko zepak, ijezketatiko axala, galdaketako ardatzak eta moldeak, hormigoi-hondakinak eta hormigoi-lohiak, zementu eta bestelako partikulez osatutako material konposatuen hondakinak; urak biltzeko baimena, EAEko Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien Erregistroan inskribatu eta isurketak egiteko baimena.

2005eko ekainaren 23an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez.

2005eko abenduaren 23an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2006ko urriaren 16an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2006ko azaroaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlana, jendaurrean jarri ziren 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2006ko abenduaren 4an eta 2006ko azaroaren 17an hurrenez hurren. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2006ko abenduaren 17an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, hainbat alegazio-idazki aurkeztu zirela egiaztatu zen. Laburbilduta jasotzen ditu I. eranskinak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2007ko urtarrilaren 23an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpenaren Proposamena gehituz, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresaren esku utzi zen 2008ko apirilaren 16an, eta Añorga Txikiko Auzokideen Elkartean 2008ko apirilaren 29an.

2008ko apirilaren 25ean Ebazpenaren Proposamenari buruzko alegazioak aurkeztu zituen Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak. Era berean, 2008ko maiatzaren 7an Ebazpenaren Proposamenari buruzko alegazioak aurkeztu zituen Añorga Txikiko Auzokideen Elkarteak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren, 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuen balioztapena eta hondakinen sortzaileak behar dituen baimenak; Añorgako errekastoaren ibilgura isurketak egiteko baimena; ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplika dakizkiekeen gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu da Donostiako Udalaren txostena.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute derrigorrez, Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko Erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere, horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, Ingurumen Organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako baldintza teknikoen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko Ebazpenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespenean. Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zein baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries» txostenaren edukia kontuan hartu da. Horrez gain, kasu honetan bereziki aplikagarria da maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua ere, hondakinen errausketari buruzkoak xedatzen dituena.

Espedienteko txostenak eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren (horiei buruzko txostena erantsi da I. eranskinean), ebazpen-proposamena sinatu eta Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da eta organo hau da ingurumeneko baimen integratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta 2005ko urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 16an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak ordezko erregaia erabiltzeari buruz, Ingurumenaren Gaineko Eraginaren aldeko Adierazpena egitea. Zementua fabrikatzeko instalazioan erabiliko da Hondakin Arriskutsuetatik Eratorritako Erregai (HAE) berria, Donostia-San Sebastiáneko udalerrian, eta Ebazpen honen hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen hau egitean, hondakinak erregai moduan eta lehengai moduan erabiltzeak izan dezakeen eragin sinergikoa eta metatze-eragina kontuan hartu da.

Bigarrena.– Helbide soziala Madrilgo udalerriko Parque Empresarial Alvento, Vía de los Poblados, n.º 1, Edificio C-6. solairuan duen eta IFK: A-28-036408 zenbakia duen Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea zementua fabrikatzeko jarduerarako, Donostia-San Sebastiáneko udalerrian, eta Ebazpen honen Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa, 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 3.1. kategorian, «zementua eta/edo klinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak –egunean 500 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–, edo kare-labe birakarietan edo beste mota bateko labeetan fabrikatzeko instalazioak –egunean 50 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin–».

Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresaren instalazioak Donostiako udalerriko Añorga auzoan daude, eta guztira 200.000 m2-ko azalera hartzen dute.

Instalazioaren ekoizteko ahalmen izendatua gutxi gorabehera 1.850 tona/egunean klinker da, hau da, urtean 550.000 tona klinker ekoizteko ahalmena du, eta urtean 635.000 tona zementu ekoiztearen baliokide da.

Bertan zementua fabrikatzen da labe birakarian. Lehengai naturalez gain (kareharria, marga eta harea) enpresak bestelako lehengaien kopuru txikiak ere erabiltzen ditu (zepak, ijezketatiko axalak, fundizioko ardatz eta moldeak, hormigoi-hondakinak, errauts hegakorrak eta igeltsua), zementuaren behin betiko konposizioa osatzeko.

Zementua fabrikatzeko instalazioak behar duen energia 984 therm-ekoa da klinker tona bakoitzeko, eta bereziki petrolio-kokea, harrikatza eta fuel-olioa dira energia hori lortzeko erabilitako erregaiak. Fabrikako makina eta instalazio guztien funtzionamendurako energia elektrikoa ere behar-beharrezkoa da, eta 120,51 kWh kontsumitzen da fabrikatutako zementu tona bakoitzeko.

Gainera, ondorengo hondakinak ere erabiltzen dira ordezko erregai moduan: animali jatorriko haragi-irinak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, hirietako hondakin-uren tratamenduko lohi lehortuak, fabrikako hondakinak (paper edo kartoizko ontzikiak), egurrezko ontzikiak eta xurgatzaileak (mahuka-iragazkiak) eta HAE.

Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Añorgako instalazioan hondakin arriskutsu likidoak ordezko erregai moduan erabili ahal izateko, gaur egungo instalazioak moldatu beharko dira: gaur egungo nabea handitu, pisatzeko sistema berria eta erauzteko zinta dosifikatzaile berria ezarri, hauts-itxurako hondakin solidoetarako zulo berria instalatu, erregai likidoak baliotzeko tresnak instalatu, ehotzeko lehengaiak hartuko dituzten bi kalapatxa eraiki, zuloak labe garaietako zepetara egokitu, eta helburu horretarako zulo berri bat egin.

Fabrika edateko uraz hornitzea Donostiako udal saretik egiten da, Apaiztegi gaineko udal gordailutik (Oriabenta gordailua) zehazki.

Ur industriala (bereziki makinak hozteko erabiltzen da), berriz, Añorga errekastotik hartzen da.

Instalaziotik atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileak 6 isurtze-fokuetatik isurtzen dira hein handi batean: ikatz-errota, klinker-labea, klinker-hozkailua, eta G, E eta F zementu-errotak. Gainera, isurtze barreiatuak gertatzen dira lehengaiak eta erregaiak garraiatzean, maneiatzean (karga eta deskarga, ontziratzea) eta biltegiratzean.

Hautsa ingurunera iristea ekiditeko, makina guztiek presio baxuan lan egiten dute. Horregatik, aire-masa handiak mugitu eta gero garbitu behar dira. Modu berean, tresnek igortze atmosferikoak murrizteko prebentzio-neurriak dituzte, dela iturri lokalizatuetan (mahuka-iragazkiak, datuen monitorizaziorako sistema informatikoa), dela iturri barreiatuetan (bideak zolatzea, garbitzea eta ureztatzea, xurgapen finkoa eta higikorra, mahuka-iragazkietako aireberritzea eta bilketa, eta maneiu automatikoko sistemadun biltegiratze itxia).

Jardueragatik ez da prozesuko uretatik isuririk gertatzen, prozesuan sortzen den ura berriz ere prozesura itzultzen baita, hozteko eragiketak egin ostean. Izan ere, zirkuitu itxian lan egiten da eta ur beltzak nahiz euri-urak soilik kudeatzen eta kontrolatzen dira. Ur horiek kanporatzeko, hainbat hobi septiko eta dekantazio-putzu ditugu, eta horrekin ibaira iristen diren partikula solidoak minimizatzen da.

Instalazioetan sortzen diren hondakinak mantentze-lan eta zerbitzu orokorren ondoriozkoak dira.

Proiektuaren barruan sartzen dira Teknika Erabilgarri Egokien (TEE) moduan jotzen diren instalazio eta tresnak, beti ere erreferentziazko ondorengo dokumentuen arabera: Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries (2001); eta zementuaren fabrikaziorako Espainiako Teknika Erabilgarri Egokienen Gida (2003). Hauek dira ezarritako neurrietako batzuk: etapa anitzeko zikloien aurreberogailu eta aurrekiskalgailudun labe birakaria, aurrekiskalgailuko konbustio-prozesuaren kontrolerako sistema (CO gehiegi sortzea ekiditeko) eta erregaien elikagailu automatikoak (prozesuaren hornidura egonkorra eta uniformea izatea egiten dute); NOx isurtzeak murrizteko sistema instalatuko da (NOx isurtze baxuko erregailua); etapa anitzeko trukagailu eta aurrekiskalgailudun lehorketa bidezko labeetan SO2 murrizteko sistema eta iturri lokalizatuetatik nahiz sakabanatuetatik partikulak isurtzea murrizteko teknikak.

Gainera, hondakinak baliotzen ditu instalazioak, hondakinak erregai moduan edo lehengai moduan erabilita.

Hirugarrena.– Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Donostiako udalerrian sustatutako zementua fabrikatzeko jarduerarako ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Bi milioi (2.000.000) euroko erantzukizun zibileko asegurua eratu beharko da, baimendutako jardueren ondorioz hirugarrengoei edo euren ondasunei eragindako kalteen aurrean erantzungo duena eta ingurumena aldatu izanagatiko konponketa- eta berreskuratze-kostuei aurre egingo diena.

B) Seiehun mila (600.000) euroko fidantza ezarriko da, 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 2. ataleko 28. artikuluan xedatutakoekin bat etorriz. Aipatu artikuluaren 3. atalean aurreikusitako moduetakoren batean ezarri beharko da fidantza. Fidantza horren zenbatekoa, hondakinak tratatzeko eta biltzeko gehienezko gaitasunaren arabera zehaztuko da.

Zenbateko hori urtetik urtera eguneratzen joan ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera.

C) Hondakinak errausteko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren 10.d) artikulua betez, eta instalazioen funtzionamenduaren eta kudeaketaren ondorioz sor litezkeen erantzukizun zibil edo penalei kalterik egin gabe, instalazioaren kudeaketaz berariaz arduratuko den pertsona bat egongo da. Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak aipatu arduradunari buruzko ondorengo datuak jakinarazi beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa; eta datu horietan gerta litezkeen aldaketak.

D) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluan zehazten den epea bi urtekoa da, Ebazpen honen jakinarazpena jaso denetik kontatzen hasita. Sustatzaileak gutxienez hilabete bat lehenago jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari proiektuko lanak noiz hasiko diren.

E) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

E.1.– Instalazioaren jardunerako eta mantentze-lanetarako baldintza orokorrak.

E.1.1.– Jardunbide egokiak lanen garapenean.

Instalazioak HAE erregaia erabiltzeko egokitze-lanetan, ingurumenaren gaineko eraginak murriztuko duten lanerako praktika egokien kodea ezarri beharko da, bereziki makinen mantentze-lanetan, hautsa murrizteari dagokionean eta hondakinen kudeaketari dagokionean.

Horretarako, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketak biltzen dituen prebentziorako, babeserako eta zuzentzeko neurriak eta jarraian adierazitako neurriak hartu beharko dira:

a) Lurzoruaren gainean gauzatzen diren lanak nahiz horretarako beharrezkoak diren bestelako jarduera osagarriak Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresako instalazioaren mugapean burutuko dira. Aipatu mugatik kanpo makinen eta lanerako ibilgailuen zirkulazioa ahalik eta gehien murriztuko da.

b) Soinuek ingurunean duten eragina minimizatuko da, lanean diharduten makinen eta ibilgailuen mantentze-lan egokien bitartez, eta gai horretarako indarrean den araudia betez.

c) Ibilgailuen eta laneko makinen garbiketa- eta mantentze-lanak, eta erregaiaren karga eta deskarga, tailerretan edo behar bezala egokitutako guneetan egingo dira, zola iragazgaitzean eta efluenteak biltzeko sistema duela, lurzorua eta ura olioen eta erregaien bidez kutsatzea ekiditeko.

d) Drainatze naturaleko sarera hondakin finak isurtzearen arriskua minimizatuz egingo dira lanak. Horretarako, lanen ondorioz kutsatutako urak bildu eta fabrikako euri-uren sare nagusira bideratuko dira, ur horiek drainatze naturaleko sarera isuri aurretik dekantazio-putzuan tratatuko baitira.

e) Lanetan sortutako hondakinak Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean, zabortegietan utzitako hondakinak deuseztatzeari buruzko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan eta hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira.

Arau horiek betetzea errazteko, lan-mota bakoitzean sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak ezarri beharko dira. Lan bakoitzeko arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta langileek erabilera egokia egiten dutenaren ardura izango dute. Zehazki esateko, erregaiak eta produktuak biltzeagatik, makinen mantentze-lanengatik edo hondakinak erretzeagatik ez da inolaz ere kontrolik gabeko efluenterik sortuko.

Lan horretarako erabiltzen diren ibilgailu-parketik eta makinetatik botatako olioak baimendutako kudeatzaileak bildu eta kudeatu beharko ditu, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoak betez.

Baimendutako kudeatzaileak olioak jasotzen dituen bitartean segurtasunezko kubetetan gordeko dira olioak, eta biltegi nagusia hautsi izanagatik edo estankotasuna galdu izanagatik ustekabean gerta daitezkeen isurtzeen banaketa ekidingo da horrela.

Teknikoki eta ekonomikoki bideragarritzat jotzen diren hondakinen baliotze guztiak balioztagune baimendu batean egin behar dira.

f) Lurrak mugitu behar izanez gero, lanak hasi aurretik lursaileko materialen ezaugarriak aztertuko dira, materialen izaera zehaztu eta izango duten erabilera egokiena zein den ezartzeko, lursaila bera betetzeko erabiltzeko izan, nahiz bestelako erabileraren bat eman edo lursailetik kanpo jaurtiko badira.

Ezaugarrien azterketako emaitzak eta material horien kudeaketarako proposamena Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko dira lurrak mugitzen hasi aurretik.

Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean adierazitako VIE-A baliotze-indizeen balioak baino baxuagoko kutsatzaile-kopurua duten materialekin soilik egin ahal izango dira lurrak betetzeko edo egokitzeko lanak.

Hondeaketa amaitu ondoren, egindako lanei eta material horien ingurumeneko jarraipenaren emaitzei buruzko txostena igorriko da Ingurumen Organora.

E.1.2.– Garbiketa eta lanen akabera.

Lanak amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotza egingo da eta proiektuaren eraginpeko eremu osoak erabat garbi gelditu beharko du, lanen arrastorik gabe.

E.1.3.– Lanen amaierako txostena.

Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari igorri beharko dio lanen amaierako txostena. Bertan, lanean jarduterakoan gertatu diren jazoerak jakinaraziko dira, baita Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketan nahiz Ebazpen honetan bildutako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-maila ere.

Horrezaz gain, proiektua gauzatzerakoan sartu diren aldaketak zehazki adierazi beharko dira, dokumentuak erantsita, eta aldaketok ingurumenean izan duten eragina justifikatuko da. Hondeaketako materialak zertarako erabili diren ere dokumentatuko da, material horiek sortu badira, eta kopuru eta ezaugarriak zehaztuko dira.

E.2.– Hondakinak onartu, jaso, maneiatu eta biltzeko baldintzak eta kontrolak.

Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak hondakinak baliotuko ditu, zementua fabrikatzean, eta hondakin-mota batzuk lehengaien edo erregaien ordezkotzat erabiliko ditu zenbaitetan.

Ondorengo ataletan zehaztuko da zein hondakin onartuko den material edo energia moduan baliotzeko, eta hondakin horien kudeaketa egokia egiteko zehaztapenak emango dira.

Hondakin konkretu bat onartzeko aukera dagoela egiaztatutakoan, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak hondakinaren titularrari igorriko dio onarpen hori ziurtatzen duen dokumentua, eta hondakin hori onartzeko baldintzak jakinaraziko zaizkio bertan.

Instalazioetan tratatzea aurreikusitako hondakin mota berri bakoitzerako hondakinaren ezaugarriak aztertuko ditu operadoreak, tratatzeko aukera dagoela egiaztatzeko. Instalazioetan hondakin berri bat tratatzeko baimena eskatu beharko dio Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Ingurumen Sailburuordetzari, eta hondakin horren ezaugarriei buruz egindako azterketaren emaitzak jakinarazi beharko ditu eskaera horretan, baita hondakina onartzeko muga-parametroen proposamena edo baldintzak ere, eta hala badagokio, partida bakoitza jaso aurretik aztertu beharrekoak. Materialki baliotzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake Ingurumen Organoak.

E.2.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

E.2.1.a.– Lehengaiak partzialki ordezkatzeko onar daitezkeen hondakinak.

Honako hauek dira lehengaiak partzialki ordezkatzeko onartuko diren hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

Edozelan ere, ondorengo parametroekin mugatuko da hondakinak onartu ala ez, behean adierazitako zehaztapenak bete beharko baitituzte gutxienez:

– Kloroa:<% 1.

– Metal astun lurrunkorrak (Cd, Hg, Tl):<100ppm.

E.2.1.b.– Ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakinak.

Atal honetako zerrendetan ageri diren hondakinak onartu ahal izango dira, baldin eta onartu aurretik materialki edo energetikoki bestela ustiatzeko baliotzea bideragarria ez dela (teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspuntutik) behar bezala egiaztatu bada.

Erregaien ordezko partzial moduan gehitutako hondakinak baliotzeko jarduerarako onartuak izan daitezen ezingo dute inolaz ere ondorengoak eduki:

– Hondakin sanitarioak, infekziosoak edo zitostatikoak.

– Hondakin leherkorrak.

– Hondakin erradiaktiboak.

– Nahasketa edo lurrun toxikoak sortzeko erreakzioak eragin ditzaketen hondakinak.

Oro har, ondorengo parametroekin mugatuko da hondakin horiek erregaien ordezko partzial moduan onartu ala ez, behean adierazitako zehaztapenak bete beharko baitituzte gutxienez:

(Ikus .PDF)

Animali jatorriko haragi-irinen kasuan (HEZ 02 02 99), kloroan duten edukia ere mugatuko da: gehienez % 1.

E.2.1.b.1.– Hauek dira ordezko erregai moduan onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

Oro har zikloi-dorrean eragindako hondakin guztiak sartu ahal izango dira erregailu nagusira, ezaugarri fisikoengatik ahal den guztietan behintzat.

Añorgako instalazioetan, animali jatorriko haragi-irinen (HEZ 02 02 99) baliotze energetikoko prozesuan behean adierazitakoak soilik onartuko dira:

– Arriskugarrizkotzat jotzen diren animali jatorriko materialezko irinak, behien entzefalopatia espongiformeen kasuan arriskutsutzat jotzen diren materialak desegiteari buruzko azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren I. eranskinean xedatutakoekin bat etorriz.

– Arriskuko material espezifikokoak ez diren animalia-hondakinak eta -hilotzak, 1911/2000 EDaren arabera; 2224/1993 Errege Dekretuan, hildako animaliak eta animalia-jatorriko hondakinak deuseztatu eta aldatzeko osasun-arauei, eta animalia-jatorriko pentsuetako agente patogenoengandik babesteari buruzkoan ezarritakoari jarraiki eraldatuak; Batzordearen 97/735/CE Erabakian eta 1999/534/CE Erabakian, animalia-hondakin batzuk eraldatzeari aplikatzeko neurriak ezartzen dituena, entzefalopatia espongiforme kutsakorren aurka babesteko, eta Batzordearen 97/735/CE Erabakia, estatu-araudira aldatutakoa, azaroaren 21eko 1429/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatzen duena (gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloan erkidego-araudia aplikatzeko baldintzak arautzen ditu dekretu horrek).

Baliotze onartua duten irinak ez dira inola ere hondakin arriskutsutzat joko, eta irin horiek sortzeko animalien hondakinak eta hilotzak eraldatzeko instalazioek organo eskudunaren nahitaezko baimena izan beharko dute, horiek aipatutako berariazko araudian ezarritako eskakizunen arabera eraldatu direla egiaztatzearren.

E.2.1.b.2.– Erregai alternatibo gisa erabiltzeko hondakin arriskutsu onargarriak hauek dira:

(Ikus .PDF)

HAE erregaia industria-hondakinen nahasketa bat izango da, hala nola lohiak, pinturak, bernizak, disolbatzaileak, tintak, argizariak, koipeak eta olioak, eta kolore beltzeko material organiko bat osatuko dute, sugar-puntu baxukoa eta biskositate ertainekoa.

Erregai hori 19 02 04 HEZ (aurrez nahastutako hondakinak, gutxienez hondakin arriskutsu batez osatuak) eta 19 02 08 HEZ (substantzia arriskutsuak dituzten erregai-hondakin likidoak) kodeekin identifikatzen da.

Banatutako erregaiaren homogeneotasuna eta egokitasuna bermatzen duten beste kudeatzaile baimenduen HAE erregaia baino ez da onartuko. Kudeatzaile baimendua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, organo eskudunak emandako baimena aurkeztu beharko da onartua izan aurretik, Ingurumen Sailburuordetza honek onets dezan.

E.2.2.– Hondakinen sarrera-kontrola.

a) Fabrikara baliotzera iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek Ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.

Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

b) Aurreko atalean adierazitako kontrolen osagarri gisa, fabrikan baliotutako hondakin mota bakoitzaren karakterizazio bat egingo da urtero (jatorri ezberdin bakoitzeko karakterizazio bat). Karakterizazio hori kanpoko laborategi egiaztatu edo onartu batek egingo du.

c) Hartu beharreko haragi-irinei dagokienez, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak neurri hauek hartu beharko ditu gainera:

– Haragi-irinen partida bakoitzak, azaroaren 24ko 1911/2000 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraiki, hondakina sortu duen eraldatze-industriako arduradunak sinatutako agiria izan beharko du, eta bertan partida identifikatzeko datuak (garraio-enpresa eta ibilgailuaren matrikula) eta helmuga egongo dira.

– Irinak garraiatzeko kamioiak hondakin horiek garraiatzeko bakarrik ez badira, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak, hori onartzeko, irinak kargatu aurretik kamioia garbitu dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea eskatuko du, kutsadura gurutzaturik ez dagoela bermatzeko.

– Hilero, irinen karakterizazioaren analisia egingo du kanpoko laborategi egiaztatuak, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.

d) HAE hondakinen kasuan, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak neurri hauek hartu beharko ditu:

– HAE partida bakoitza hartzeko baldintza gisa, ebazpen honen E.2.1.b) atalean ezarritako onartzeko parametro mugatzaileak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiri analitikoa izan beharko du partidak, eta orobat, goiko bero-ahalmena (GBA) eta behekoa (BBA), ur-edukia eta sugar-puntua ere txertatuko dira. Ziurtagiri hori hondakina banatzen duen bitarteko kudeatzaileak igorri ahal izango du, eta hornitzaile horrek ingurumen-organo honi egin behar dion aurretiko nahitaezko jakinarazpenarekin batera joan beharko du.

– Fabrikan onartzen den erregai-partida bakoitzaren lagin bat hartu beharko da.

– Hilero, batez besteko lagin baten (hornitzaile bakoitzarena) karakterizazioa egingo da, partidako hartutako laginak oinarri hartuta, eta analisi hori kanpoko laborategi egiaztatuak egingo du, onartzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko.

Hondakin horiek gai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar bezala baimendutako zisterna-kamioiek eramango dituzte fabrikara.

Hondakin horien zamalanak gai arriskutsuak errepidez manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo da.

Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

E.2.3.– Baliotu beharreko hondakinak gordetzea.

Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, eta baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.

Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehienezko edukiera horien edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.

Erabiltzen ez diren pneumatikoen kasuan, gordetako kantitatea ez da tratamenduaren urteko edukieraren erditik gorakoa izango.

Baliotu beharreko hondakinak gordetzeko gehienezko denbora sei hilabetekoa izango da hondakin arriskutsuetarako, urtebetekoa erabiltzen ez diren pneumatikoetarako, eta bi urtekoa gainerako hondakinetarako.

Hondakinak, labea elikatu aurretik, estankotasun-baldintza egokietan gordeko dira, horiek euri-urarekin ukipenean egotea saihestuz.

Granulometria xeheeneko hondakinak silo estankoetan gordeko dira eta sistema pneumatikoetan garraiatuko dira, hautsa eta partikula finak sortzea saihesteko. Siloek xurgatze-iragazkia izango dute, zamalanetan gerta litezkeen hauts-isurtzeak atzitu eta araztearren.

E.2.4.– Hondakin baliotuen datuen erregistroa.

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan, kudeatutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, biltzeko maiztasuna, garraiobidea eta baliotzeko metodoa jaso beharko dira, dosifikazioa barne (t/ordu). Halaber, hondakin-partida bakoitza onartu eta hartzeko data jarriko da, eta hartutako hondakin bakoitzak fabrikan duen kokalekua.

Ebazpen honetako E.2.2. atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Erregistratu egingo dira, halaber, klinker-labearen elikadura- eta funtzionamendu-baldintzak zehazten dituzten eragiketen parametroak, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzearren.

Hilero, baliotzearen hasieran, erregistro horren kopia bat igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara. Aurreko paragrafoan aipatutako eragiketen parametroei dagokienez, hilero batez besteko balioak igorri ahal izango dira.

E.3.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

E.3.1.– Labearen funtzionamendurako baldintzak hondakinen energia-baliotzerako.

a) Hondakinekin egindako erregaia ezingo da kontsumitu ondorengo baldintzak betetzen ez badira, horien baliotze zuzena bermatzearren:

– Labea lehengaiarekin elikatzea abian egotea.

– Labearen egoera termikoaren kontrol-parametroek sinterizazio-guneko gasen tenperatura 2 segundotan zehar 850 º-tik gorakoa dela egiaztatu behar dute. Klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten diren kasuetan, labearen tenperatura 1.100 ºC-raino igo behar da, gutxienez bi segundotan zehar.

– Labearen errekuntzaren kontrol-parametroek atmosfera oxidatzailea dagoela egiaztatu behar dute.

– Aire konprimituaren nahikoa emari egotea, erregai-hondakin likidoen atomizazio zuzena bermatzeko.

b) Pneumatikoki manipula daitezkeen hondakin likidoak edo solidoak metxero nagusian injektatuko dira.

c) Euren ezaugarri fisikoak direla-eta pneumatikoki ezin manipula daitezkeen ordezko erregaiak zikloi-dorrean (aurrekiskalgailua) sartuko dira, behar bezala karinatutako garraio mekaniko bat eta elikadura grabimetrikoa dituen sistema baten bidez.

d) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

e) Sistema automatiko bat egongo da, hondakinen dosifikazioa egoera hauetakoren batean eragozten duena:

1.– Abian jartzean, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.

2.– 850 ºC-ko tenperatura ez dagoenean.

3.– Ebazpen honetan ezarritako neurketa jarraituek isurtzeen muga-balioren bat gainditzen ari dela erakusten dutenean, arazteko gailuetako asalduak edo akatsak direla bide.

4.– 1.100 ºC-ko tenperaturara iristen ez denean, klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak errausten ari direnean.

5.– Abian jartzerakoan, beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

f) Fabrikako kontrol-sistemak eragiketa-parametroak monitorizatu beharko ditu, ondorengoa lortzeko:

– Hondakinak injektatzeko instalazioa abian ez jartzea adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira.

– Hondakinak injektatzeko instalazioa gelditzea baldintzaren bat betetzen ez bada.

E.3.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.3.2.1.– Baldintza orokorrak.

Zementu eta klinker fabrikaziorako instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ezbeharrez gai poluitzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

E.3.2.2.– Fokuak identifikatzea eta katalogatzea.

Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Foku txikien (labe-siloak, irin-siloak, errauts-siloak, HAE siloak, gordinki-siloak, zementu-siloak, klinker-siloak, gordinkia labera igotzeko gailuak, kalapatxak, baskulak, fuller punpak, dosifikatzaile-errota, ohiko ontziratzeko instalazioak eta ontziratze birakariko instalazioa) katalogazioa Ingurumen Sailburuordetzak egingo du, instalazioa abian jarri aurretik. Horretarako, atmosferaren babesaren inguruan indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu sustatzaileak, aipatu katalogazioa egin ahal izateko xehetasun nahikoaz. Besteak beste, bereziki datu hauek eman beharko dira foku bakoitzeko:

– Jardungo duten tresnen batez besteko gaitasunei buruzko zehaztapenak, edo lehengaien kopuruenak (denbora-tarte zehatz bati dagozkionak), bitarteko produktuenak edo fokuarekin lotutako produktuenak, beti ere atmosferara kutsatzaileen isurketan eragiten dutenak.

– Kutsadura murrizteko aurreikusi diren neurri zuzentzaileak zehatz-mehatz deskribatuko dira, bakoitzari dagokion etekina zehaztuz.

– Igorriko diren kutsatzaileak eta gas-isurketetan aurreikusitako ezaugarriak (emariak, m3N/h, eta kontzentrazioak).

Modu berean, isurtze-foku guztiak (lehenengo mailako fokuak nahiz bigarren mailakoak) eta euren UTM koordenatuak zehazten dituen planoa ere aurkeztu beharko da.

E.3.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Atmosferara isurtzen diren gai kutsatzaileak ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

a) 2. fokua: zementu-labea.

– Eguneko batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

Maiatzaren 30eko hondakinen errausketari buruzko 653/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinaren 1.4 atalean xedatutakoak aplikatuz, KOG eta SO2-ri dagozkien muga-balioak (goiko taulan adierazita datozen moduan zehaztutakoak) salbuesteko baimena ematen da. Balio horiek urtero berrikusi ahal izango dira, datu hauen arabera: lehengaiaren sufre eta gai organikoaren edukia, eta analizatzaileen etengabeko isurtze atmosferikoei dagozkien emaitzak.

Sustatzaileak NOx substantzien igorpen-mugak betetzeko ezarriko dituen neurri zuzentzaileei buruzko xehetasunak jakinarazi beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari. Horretarako, Ebazpen hau igorri denetik gehienez bi hilabeteko epean proposamen zehatza egin beharko da, aipatu neurrien diseinua eta burutzeko epea adierazita. Eta kasu horretan, kutsaduraren kontrol integratuari buruzko gaian indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz isurtzeko muga-balioa gainditzeko aldi baterako salbuespena har daiteke, beti ere Ingurumen Organoak aipatu proposamena onartu badu.

– Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

– Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

273 K-ko tenperaturako, 101,3 Kpa-ko presioko eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukiko baldintza normalizatuei buruzko mugak bete beharko dira.

Neurketa-baldintzak eta isurtzeko muga-balioak maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuan ezarritakora egokituko dira.

Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehalako etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen-organoari jakinaraziko dio.

b) Fokuak: 1, 3, 4, 5 eta 6.

(Ikus .PDF)

Isurtzeko muga-balioak egoera hauei buruzkoak dira: 273k-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurketarako muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasuen % 25ean muga horiek gehienez % 40an gainditzea onartuko da. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez isurtzeko muga-balioak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Etengabe neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla joko da, urtebetean zehar neurtutako orduko batez besteko balio egiaztatuen % 94ak ezarritako muga gainditzen ez badu. Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurketarako gehienezko balioetan, ez du isurketarako muga-balioaren 100eko 30 gaindituko (partikulak guztira). Orduko batez besteko balio egiaztatuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta. Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

E.3.2.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Modu berean, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. Hala ere, arauan L1 eta L2 parametroen artean aurreikusitako erlazioa (L1 = 8D y L2 = 2D) zorrozki ez bete arren, laginketa-puntuaren kokapena baliozkotzat joko da, baldin eta Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egindako neurketen txostenean justifikatuta badago. Inola ere ez dira onartuko L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak.

Zehazki, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurketarako hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isuriak etengabe neurtzeko sistemak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

Osagaiak ehotzeko eta ontziz aldatzeko prozesuan zehar hauts-isurtzeak murrizteko, makina guztiek depresioan jardungo dute, eta horrek aire-masa handiak mugitu eta ondoren garbitu beharra dakar berekin. Halaber, klinker-silo bat dago, klinkerra gorde eta garraiatzeak sortutako eragina murrizteko. Gainera, instalazioak haizearen kontrako babes-hesiak (pantailatzeak, biltegien zati bat ixtea, biltegiei teilatua ematea eta zuhaitz-zerrenda) eta zoladura izango ditu, eta ibilgailuentzako bideak aldizka garbituko dira.

E.3.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, helburu horietarako bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Donostiako Udalean.

E.3.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazi dituen hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

b) Disolbatzaile organiko ez-halogenatua hondakinak zuzenean sortzen dituen instalazioko biltegitik jaso beharko dira, baimendutako kudeatzaileari emateko aurrez ontziratu edo bildu behar izan gabe.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziak etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

e) Hondakin sanitario bereziak (II. Taldea) maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko baldintzak 2002ko martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenean, eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabete baino gehiago biltegiratu.

g) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea baimendutako kudeatzaile horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehea egin beharko da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak, horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenaren, aurreikuspenak bete beharko ditu Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak.

l) Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko 2005eko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

o) Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

p) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

r) Aipatutako g), h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), o) eta p) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

E.3.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) E.3.3.– atalean hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei buruz adierazitakoei jarraiki, «udaleko hondakinen nahasketa» izeneko hondakinak ezingo du hondakin balioztagarririk izan. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan hauek dira balioztagarritzat jotzen diren zatiak: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo baliotzaile bati.

c) Hondakin horiek gordetzeko epea gehienez 2 urtekoa izango da.

d) Oro har, hondakin guztiak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, datu hauekin: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

E.3.4.– Ibilguan isurtzeko baldintzak.

E.3.4.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: zementuaren fabrikazioa.

Jarduera-taldea: eraikuntzako materialak.

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.51.

(Ikus .PDF)

E.3.4.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: erregai solidoen biltegitik datozen euri-urak:

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: lehengaien biltegitik datozen euri-urak:

(Ikus .PDF)

c) 3. isurketa: erabilera sanitarioko urak:

(Ikus .PDF)

E.3.4.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

a) 1. eta 2. isurketak: kutsatuta egon daitezkeen euri-urak.

(Ikus .PDF)

b) 3. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzailearen ingurumen-kalitaterako arauak bete beharko dira. Horrela ez bada, titularrak behar den tratamendua instalatu beharko du, isurketa ez dadin izan horiek ez betetzearen kausa.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (maiatzaren 23ko 606/2003 EDaren hirugarren xedapen gehigarria).

E.3.4.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

1.– Burututako jarduerak.

– Hozteko zirkuituak itxi eta ur horiek isurtzeari utzi.

– Erregaien parkeko euri-uren dekantazioa, trenkada deflektoreak dituzten 20mx 3,7mx2,5m neurriko bi putzutan.

– Ordezko lehengaiak biltegiratzeko guneko euri-uren dekantazio-putzua 23,5 m3-koa.

– 10 l/s-eko hidrokarburo-bereizlea zementu-fabrikako fuel-olioaren biltegian, fuel-olioa biltzeko tangaren kubetatik kanpo. Normalizatua izango da, I. motakoa, obturadore automatikoarekin.

2.– Burutzeke dauden jarduerak.

– Euri-uren emariak aztertu, tratamendurako planta diseinatu ahal izateko.

– Ur beltzen saneamendu-sarea birmoldatu, saneamendurako egingo den kolektorera lotu ahal izateko.

– Euri-uren saneamenduko sarea birmoldatzea, guztiak bateratu eta puntu bakarrera bideratzeko.

– Euri-uren arazketa, instalazio fisikokimikoan, ondoko elementuekin:

– Metatze-putzua.

– Desondartzegailua.

– Aldez aurretik erreaktibo koagulante eta malutatzaileak gehitu behar zaion dekantagailua.

– Lohien biltegia.

– Lohiak deshidratatzeko prentsaren iragazkia.

– Emari-kontrolerako eta laginak hartzeko behin betiko zabortegia.

Ondorengo epeak ezarri dira egiteke dauden jardueretarako:

– Euri-uren emariak emari-neurgailuaren bitartez aztertu, tratamendurako planta diseinatu ahal izateko: sei hilabete.

– Ur beltzen eta euri-uren saneamendu-sarea birmoldatzeko proiektuak birplanteatzea: sei hilabete.

– Euri-uren arazketarako instalazio fisikokimikoa birmoldatzeko proiektua birplanteatzea: 2008ko abenduak 31.

Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da 2009ko abenduaren 31 baino lehen:

– Saneamendu-sareen birmoldaketa-proiektua eguneratzea, gune horretan Añorga errekastoaren saneamendurako desbideratzearen egintza publikoko lanek izan ditzaketen aldaketetara moldatuta.

– Arazketarako instalazioak behin betiko eraikitzeko proiektua, euri-uren emariaren eta bestelako elementu eta prozesuen azterketaren arabera beharrezkoak diren homogeneizazio- eta ponpaketa-putzuak zehaztuz.

– Instalaziook gehienez 6 hilabeteko epean burutu beharko dira, eragingo den eremuan jarduera publikoak amaitzen direnetik aurrera zenbatzen hasita (2010erako aurreikusita daude). Aipatu exekuzioari buruzko kronograma zehaztua aurkeztu beharko du sustatzaileak.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak, baimeneko baldintzak betetzearen erantzule den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Uren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da isurtzeko baimendutako euri-uretarako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzeneko lekuan kokatuko da.

Kasu honetan derrigorrezkoa da neurketa puntualetarako begi-bidezko adierazlea duen emari-neurgailua eta euri-uren kontrolerako totalizatzailea jartzea, sareak birmoldatutakoan.

E.3.4.5.– Isurketen kontrol-kanona.

Uren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) betez, isurketen kontrol-kanonaren zenbatekoa ondorengoa da:

(IKK): Isurketen kontrol-kanona = V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Non

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

a) Kutsatuta egon daitezkeen euri-urak.

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.51.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 x0,5 x 1,25 = 0,625000.

Pu = 0,03005 x 0,625000 = 0,018781 euro/ m3.

b) Ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 x2,5 x 1,25 = 3,125000.

Pu = 0,01202 x 3,125000 = 0,037563 euro/ m3.

Isurketen kontrol-kanona = 204.111 x 0,018781 + 2.514 x 0,037563 = 3.927,84 euro/urte.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketen kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko, harik eta isurketarako baimenaren baldintzak edo isurketen kontrol-kanonaren kalkuluan eragiten duten faktoreetakoren bat aldatzen ez den bitartean.

Autonomi Erkidegoek nahiz Udalbatzek saneamendurako eta arazketarako lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (Uren Legearen Testu Bategineko 113.7. art.) independentea izango da isurketen kontrol-kanona.

E.3.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Ebazpen honetan landutako jarduera lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskinean sartuta dago, 26.8 epigrafean «Produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa», eta hortaz, lurzoruaren egoerari buruzko aldez aurreko txostena aurkeztu beharko zaio ingurumen-organoari, jarraian adierazitako edukiekin:

a) Informazioaren analisia: instalazioari buruz dagoen informazioa oinarri hartuta, kokagunearen zonabanatze bat egingo da, kontuan hartuz bai ekoizte-prozesuko atal ezberdinak lurzoruaren balizko kutsatze bati dagokionez, bai ingurune fisikoaren ezaugarri ezberdineko aldeak. Gune bakoitzerako arriskuen eredu kontzeptuala egingo da, hau da, kokapenaren eta bere ingurunearen eskema bat, kutsadura-iturriak izan daitezkeenak kualitatiboki adierazita dituena baita identifikatutako hartzaile bakoitzerako esposizio/sakabanatze bide izan daitezkeenak ere.

b) Kutsadura-iturri bakoitzak lurzoruan izan dezakeen eragina zehaztea: lurzorua kutsa dezakeen iturri bakoitzaren balorazioa egingo da. Balorazio horrek jarduerari zuzenean edo zeharka lotutako lurzoru eta lurpeko urentzako arriskuak kualitatiboki identifikatu eta ebaluatu eta kontrolatuko ditu. Atal hau betetzeko, 8. eranskinean «Dauden instalazioetan ingurumen-baimen bateratua eskatzeko gida IPPC»-n (1) deskribatutako metodologia jarraituko da. Prozesu horren ondorioz, lurzoruaren kalitatea babesteko beharrezko prebentziozko eta babesteko neurriak identifikatuko dira.

(1) http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/manual/guia_aai/es_pub/indice.html.

c) Lurzoruaren kalitatearen ebaluazio kualitatiboa: dagoen informazioan oinarritutako irizpen aditu bat izango da. Kokaguneko alde bakoitzerako proposatutako arriskuen kontzeptuzko ereduari buruzko ondorioak azalduko dira, arrazoituz. Ondorio horiek, aplikatzeko neurri egokienak planteatzeko oinarria izango dira. Lurzoruaren kalitatea ebaluatzeko, kontuan hartuko da kutsadura-iturriei eta ingurune fisikoari buruzko informazioa, bereziki ingurune hartzaileen sentsibilitateari eta kutsatzaileak sakabanatzeko eta esportatzeko balizko bideei dagokienez. Ebaluazio hori egiteko metodologia orokorra aipatutako «Dauden instalazioetan ingurumen-baimen bateratua eskatzeko gida IPPC» 8. eranskinean zehazten da.

d) Kokagunearen eta lurzorua kutsa dezaketen fokuen kalifikazioa: kokagunearen kalifikazioa egiteko, eskura dugun informazio guztia hartuko da kontuan, baita arriskuen ebaluazio kualitatiboaren emaitzak ere. Ebaluazio-matrize bat egingo da, iturri bakoitzerako definitutako ebaluazio-balioak eta horiei lotutako arriskuak jasoko dituena. Eremu bakoitzeko arriskuei, kalitateari eta sentsibilitateari buruzko balioetatik abiatuta egingo den osoko kalifikaziorako erabiliko diren ebaluazio-balioak ezartzea kasuz kasu egingo da, arrazoitutako irizpideak erabilita.

e) Kutsadurari aurrea hartu, babestu, kontrolatu eta jarraipena egiteko neurrien proposamena: kokagunearen kalitatearen eta horri lotutako balizko arriskuen ondoriozko kalifikazioaren arabera, aurrea hartu, babestu, kontrolatu eta jarraipena egiteko neurriak proposatu ahal izango dira.

E.3.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

Donostiako Udalaren soinu eta zarataren kutsadura dela eta udalak hartuko duen jarrera arautzen duen Ordenantzak ezartzen duenari kalterik egin gabe, ondorengo mailak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 8:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

F) Ingurumena Ikuskatzeko Programa.

Ingurumena Ikuskatzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren eta ondoko idatz-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da.

F.1.–. Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak kontrolatzea

a) Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

(*) Neurketak bi hilean behin egingo dira funtzionamenduko lehen 12 hilabeteetan, Ebazpen hau igorri den egunetik zenbatzen hasita.

Gainera, Kontrol Erakunde Baimendu batek behar bezala egiaztatuko ditu baterako errausteei ekitean iraupen-denbora, tenperatura minimoa eta eskapeko gasen oxigeno-edukiera, baita aurreikus daitezkeen funtzionamendurako baldintzarik aurkakoenetarako balioak ere. Kontrol hori zein baldintzetan egingo den adieraziko zaio organo horri, hala onar dezan.

Neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

b) Neurtzeko teknikak 2. fokurako.

1.– Atmosfera kutsatzen duten gai kutsatzaileen kontzentrazioa zehazteko neurketak modu esanguratsuan gauzatuko dira.

2.– Kutsatzaile guztien (dioxinak eta furanoak, besteak beste) laginketak eta analisiak, nahiz neurketa-sistema automatikoak kalibratzeko erabiltzen diren erreferentziazko neurketa-metodoak CEN arauen arabera abian jarriko dira.

CEN araurik izan ezean, ISO arauak edo bestelako arau nazional edo nazioarteko arauak erabiliko dira, edo balioetsita edo ziurtatuta dauden bestelako ordezko metodoak, kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko dutenak.

3.– Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko isurtzearen muga-balioetan, ez dituzte isurtzearen muga-balio hauek gaindituko:

– Karbono monoxidoa: % 10.

– Sufre dioxidoa: % 20.

– Nitrogeno dioxidoa: % 20.

– Partikulak guztira: % 30.

– Karbono organikoa guztira: % 30.

– Hidrogeno kloruroa: % 40.

– Hidrogeno fluoruroa: % 40.

c) Etengabeko neurketa.

Etengabeko neurketa hauek egin beharko dira: partikulak, HCl, HF, KOG, CO, NOx, SO2, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna 2. fokuan, eta partikulak 1., 3., 4., 5., eta 6. fokuetan.

Etengabe neurtzeko sistemak «Igorpen atmosferikoak tximinian etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete behar ditu.

Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak etengabe neurtzeko sistema mantentzeko plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

1., 3., 4., 5., 5., eta 6. fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

2. fokuan («Klinker-labea») etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-zatiko batez besteko 5 baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu etengabeko kontrol-sistemaren fidagarritasuna hobetzeko.

Segidako 15 egunetik gora etengabe neurtzeko sistema konektatu gabe badago edo gaizki badabil, KEBen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten denetik kontatzen hasita, eta etengabe neurtzeko sistemak zuzen jardun arte.

Urtero etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Igorpen atmosferikoak tximinian etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n adierazitako ereduaren arabera.

d) Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan sustatzaileak (autokontrola) zein KEBek egindako neurketen emaitzak agertuko dira, eta analizatzaileen etengabeko kontraste-neurketei dagozkien emaitzak ere gehituko dira, nola analizatzailean etengabe gehitutako erregresio-lerroaren formula, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskapenak, matxuraren ondoriozko etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.

F.2.– Atmosferako immisioen kontrola.

Kutsatzaile atmosferikoen hondoko mailak egiaztatzearren, airearen kalitatea zaintzeko estazioa instalatuko da; bertan, etengabe neurtuko dira guztizko partikulen, PM10 partikulen eta SO2 partikulen kontzentrazioak.

Modu berean, metal astunen, dioxinen eta furanoen kontzentrazioen jarraipena ere egingo da, eta urtean behin neurtuko dira.

Hori guztia gauzatzeko, sustatzaileak proposamena aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez honako edukiak dituela:

– Airearen kalitatea zaintzeko estazioaren ezaugarri teknikoak eta kokapena, ingurumeneko airearen kalitatearen ebaluazioa eta kudeaketa arautzen dituen urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan sufre oxidoari, nitrogeno dioxidoari, nitrogeno oxidoei, partikulei, berunari, bentzenoari eta karbono monoxidoari buruz xedatutakoen arabera egokituko dira.

– Kokapenerako proposamena, behar bezala arrazoituko duen azterketarekin batera joango da. Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarearekin bat egiteko moduko ezaugarriak izan beharko ditu aipatu estazioak.

– Zaintza-estazioaren mantentze-lanetarako plana.

– Metal astunak, dioxinak eta furanoak neurtzeko kanpainaren xehetasunak.

Gainera, lortutako emaitzak behar bezala interpretatu ahal izateko, instalazioen diagnostikoa egin beharko du sustatzaileak: instalaziootan sortutako partikulen isurketari buruzko ebaluazio xehatua, eta isurketa horien sakabanaketaren modelizazioa.

F.3.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

F.3.1.– Uraren kalitatea kontrolatzea, lanen fasean.

Sustatzaileak proposatutako Ingurumena Ikuskatzeko Programarekin bat etorriz, likidoen isurketaren kudeaketa behar bezala egiten dela baieztatu beharko da, ekoiztutako kopuruen kontrolerako eta erregistrorako sistema eguneratu eta mantendu, kudeatutako kopuruena, eta hondakin likidoak sortzea edo isurtzea mugatzeko, prebenitzeko edo ekiditeko helburuarekin kudeaketa hori egiteko moduak eta xedeak egiaztatu beharko dira.

F.3.2.– Isurketen kalitatearen kontrola fabrikaren jardunean zehar.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Gainera, Añorgako errekan urtero kontrol bat egingo du kanpoko erakunderen batek, V3 isurketa-puntutik errekan gora nahiz errekan behera. Ondorengo parametroak aztertuko dira: pH, tenperatura, DQO, DBO5, solido esekiak, olioak eta koipeak, amoniakoa, eta detergenteak.

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. art.) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko lagin baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

c) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

d) Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.

e) Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

f) Asteroko autokontroleko neurketei dagokienez, emaitza horien laburpen bat bidali beharko da hiru hilero, kanpoko kontrolen txostenekin batera.

g) Kontrol bakoitza parametro baimenduak kontuan hartuta egingo da, eta baimeneko eskakizunak betetzen dituela joko da a) atalean agertzen diren parametro guztiek horietarako ezarritako muga-balioak egiaztatzen dituztenean.

F.4.– Jardueraren adierazleak.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

(2) Adierazleen unitateak, ahal dela, ohikoak izango dira; hau da, igorpen atmosferikoei buruzko datua bada kg/urtean edo emaria eta kontzentrazioa emango dira, horrela ageri baitira igorpenei buruzko EPERen datuetan. Materialei buruzko datuak ahal dela ton-etan, energiari buruzko datuak kWh-etan, etab.

F.5.– Zarataren kontrola.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuetako proposamenarekin (Ingurumena Ikuskatzeko Programa) bat etorriz, kanpoko erakunde batek zaratak neurtzeko urteko kanpaina egingo du, horrela, aipatu dokumentuan adierazitako foku nagusietan sortutako zaraten efektu negatiboa arintzeko ezarri diren neurri teknikoen baliotasuna bermatuko baita.

Neurketa-proposamen zehatza egingo du sustatzaileak, eta neurriotan zehaztutako metodoak barne hartuko ditu. Ebazpen honetako f.8. atalean adierazita datorren ingurumena ikuskatzeko programari buruzko agiri bateginarekin bat egingo du proposamenak.

F.6.– Tresnen kontrola.

Urtero tresnen kontrolean espezializatutako enpresa batek txostena egingo du neurri zuzentzaileei buruz eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemei buruz.

F.7.– Emaitzak bidaltzea.

Ingurumena ikuskatzeko programaren barruko analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena ikuskatzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten hori emaitzen analisi bat izango da, aldi horretan gertatutako gorabeherak, balizko kausak eta konponbideak bereziki aipatuta, eta aldez aurretik zehaztu ez denean, laginak hartzearen xehetasunak.

F.8.– Ingurumena ikuskatzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena ikuskatzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek honakoak zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barruan izan beharko du.

Era berean, ingurumena hobetzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko, jardueraren ezaugarriei buruzko adierazleak eta adierazle horien analisiaren sistematikak jardueraren adierazleen analisiaren sistemarekin bat egin beharko dute (F.4. Jardueraren adierazleak).

G) Ez-ohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

G.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sor litezkeen isurtze eta hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

G.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (26.5 epigrafea Zementu, kare eta igeltsuaren fabrikazioa), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

G.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako ingurumen-baimen bateratua eskatzeko dokumentuaren 4.8. ataleko gehigarrian egindako proposamenean ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzarako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak batzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, honakoak bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

e) Olioak, erregaiak, gehigarriak, etab., eta fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskuak sor ditzakeenez, isurketa, isuri edo ihesek eragindako lur zatien gainazal guztiak iragazgaiztu behar dira.

f) Prozesurako behar diren erregaiak, produktuak eta gehigarriak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu orokorreko lerrora bideratuko da.

j) Arazketa-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka atera egingo dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, biltegi iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan metatuko dira.

k) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birbidaliko da, hori tratatzeko.

l) Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko gaitasuna izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea debekatuta dago, horien izaera eta uzten diren lekua edozein dela ere.

m) Horregatik, titularrak beharrezkoa den arretaz jokatuko du produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar biltzen dituzten tangetatik (edo horiek maneiatzeagatik) ustekabeko isuriak gerta ez daitezen, eta ur-ibilgu publikoetara irits ez daitezen.

n) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

o) Arazketarako instalazioak behar bezala erabiltzeko eta ustekabeko isurketak ez gertatzeko hartu diren segurtasun-neurriak indarrean mantentzeko beharrezkoak diren baliabideak izan beharko ditu titularrak.

p) Arazketarako instalazioetan «by pass» eginez hondakin-urak isurtzea ez dago baimenduta.

q) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

r) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

– Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

s) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– NSAk zehaztutako muga-balioak gainditu izana jakinaraztea, baliozkotutako daturen baten kontzentrazioak muga-balioaren % 40 gainditu duenean. Kasu honetan, komunikazioa gehienez 24 ordutan egingo da.

2.– NSAk zehaztutako muga-balioak gainditu izana jakinaraztea, baliozkotutako daturen baten kontzentrazioak muga-balioaren % 100 gainditu duenean. Kasu honetan, komunikazioa gehienez 1 ordutan egingo da, muga gainditu denetik hasita.

3.– Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsen berri eman. Horrelakoetan, isurketen datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

4.– Etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren instalazioaren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

Edozein kasutan, enpresak honela jardungo du:

– Sailburuordetza honi berehala jakinaraziko dio fax bidez, hauek adieraziz:

– Gertakari-mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Sortutako ondorioak.

– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

– Epeak.

– Gehienez hiru eguneko epean, Sailburuordetza honetara txosten idatzia bidali beharko da, hauek jasoz:

– Gertakari-mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Sortutako ondorioak.

– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

– Aurreikusitako neurri zuzentzaileak.

– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

– Epeak.

– Txosten horiek Ingurumen Sailburuordetza honek onetsi beharko ditu.

t) Aurreko urte zibilean airearen kalitatea zaintzeko estazioan nahiz ebazpen honetako F.2. atalean zehaztutako neurketa-kanpainetan behatutako immisioen muga-balioak gainditu izan diren kasu guztien berri eman beharko dio sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari, urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan.

Txosten horrek mugak gainditzeko kausa probableak zehaztuko ditu, behar bezala justifikatuta. Kausa probableen artean instalazioko jardueraren bat badago eta horren ekarpen balioetsia esanguratsua bada, enpresa-mailan airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat aurkeztu beharko da. Ekintza-plan horretan burutu beharreko ekintzak eta ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak adieraziko dira. Aurreikusitako ekintzak burutzeko epeek ezingo dituzte 12 hilabeteak gainditu, Ingurumen Sailburuordetzaren baimen espresik gabe.

u) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena ikuskatzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena ikuskatzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena ikuskatzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

I) Urtean behin Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak zein ekitaldikoak direnak, ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen-Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, 2006ko uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa bete egiten dela.

J) Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritza eskudunari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek (EE 1907/2006 erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu dira horiek) giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

K) Ebazpen honetako E.2.1.b.2 atalean adierazitakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoen kudeatzaile baimendu berri batetik datorren HAE hondakina fabrikan onartu aurretik, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, kudeatzaile horri organo eskudun batek emandako baimenarekin batera.

Ebazpen honen E.2 atalean adierazitakoari jarraituz, fabrikan edozein hondakin berri onartu aurretik, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan.

L) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Halaber, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Laugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako hirugarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A) (erantzukizun zibileko asegurua); B) (fidantza); C (pertsona arduraduna, maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren ondorioz); E.1.3 (obra-amaierako txostena); E.2.2 (bidaliko den instalazioetan kudeatuko den edozein hondakin onartzeko eskaera-proposamenaren dokumentua); E.2.4 (hondakin baliotuak erregistratzeko eredua); E.3.1 (ezohiko jardunean hondakin-elikadura saihesten duen sistema automatikoaren ezaugarriak); E.3.2.2 (isurtze-fokuei buruzko dokumentuak); E.3.2.4 (tximiniak 1976ko urriaren 18ko Agindura egokitzea); E.3.3.1.h) eta E.3.3.2.d) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); E.3.3.1.p) eta E.3.3.2.f) (sortutako hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua); E.3.5 (lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena); F.1 (igorpen atmosferikoak tximinian etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko gida teknikoa); F.2. (immisioei buruzko kanpaina-proposamena); F.5 (zarataren kontrola); F.8 (ingurumena ikuskatzeko programari buruzko agiri bategina), G.1. (geldialdi programatuetan sortutako hondakin eta isurtzeen balioespena); G.3.a) eta b) (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); G.3.c) (ustiapenari buruzko eskuliburuko eredua); G.3.g) (biltegiratzeari buruzko araudia betetzearen egiaztapena); G.3.s) (ezohiko funtzionamenduan jarduteko protokoloa), eta G.3.v) (suteen aurkako babesari buruzko araudia betetzearen egiaztapena).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Bosgarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratuko da.

Seigarrena.– Nolanahi ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 21. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan biltzen diren isurketa-baldintzei dagokienez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 261. artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoen arabera berrikusi, galarazi eta baliogabetuko dira, baita aipatu baldintzak betetzen ez badira ere.

Zazpigarrena.– Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak ebazpen honen xede den zementua eta klinkerra fabrikatzeko titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zortzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresari, Donostiako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 8a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN ANALISIA

Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Donostia-San Sebastiáneko Añorga auzoan duen instalazioetan garatzen duen zementu-fabrikazioko jarduerari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta ingurumeneko baimen bateratuaren esparruan ingurumen-organoak sustatutako jakinarazpen publikoaren tramitea egitean hainbat idatzi jaso dira, pertsona fisiko nahiz Ekologistak Martxan eta Añorga txikiko Auzokideen Elkartea moduko elkarteek egindako alegazioekin.

Julia San Jose.

Errealitatea definitzeko erabiltzen dugun mintzairarekin giza komunikazioa mugatu eta artikulatzen dugu; Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurkeztutako dokumentuetan baliotze energetikoa eta materialen baliotzea terminoak erabiltzen dira, baina ez dira baliotzeaz ari, hondakinak edo substantziak deuseztatzeaz baizik.

Kontuan izanik zementu-fabrikan erabiltzen diren lehengai bakarrak kareharria eta marga direla, badirudi Cementos Rezola enpresak zementua baino, osaera ezezaguneko beste produkturen bat fabrikatzen duela.

Beroa sortzeko erregai garbia erabili beharko da; baina hondakinak ez dira garbiak, eta gainera, hondakin arriskutsutzat jotzen ez badira ez dituzte hondakin arriskutsuak errausteko betebeharrak eta baldintzak beteko.

Ekoizten den zementua eta hormigoia eraikuntzan erabiltzen da eta beraz, pertsonekin zuzeneko kontaktua izango dute.

Ez da onargarria hondakin arriskutsuak errausteko betebeharrak eta baldintzen arabera ez tratatzea (distantziak, harrera, filtrazioak, neurketak eta kontrola).

Environmental Protection Agency (EPA) agentziaren txostenetako dioxinen inbentarioan dagoeneko 2001ean aditzera ematen zutenez, hondakin toxikoak prozesatzen dituzten zementu-fabriketan dioxinen isurtze-maila hondakin toxikoak prozesatzen ez dituztenetan baino dezente handiagoa da (10 aldiz handiagoa ere izan daiteke), eta hala, Ingurumen Sailak Osasun Sailari txostena igortzea eskatzen da, honek arriskua baliotu eta herritarren osasunean izan dezakeen eragina kontrolatzeko ikerketa egin dezan.

Ekologistak Martxan.

EHAAko Jendaurreko Informazioko iragarkian ez da informazio osoa eman, hondakin arriskutsuen errausketari buruz ez baita ezer aipatu. Hortaz, Jendaurreko Informazio aldi berri bat eskatzen da. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko legearen 16. artikuluak soilik jendaurreko informazioaren gutxieneko muga xedatzen du, 30 egunekoa, baina ez du gehieneko mugarik xedatzen. Hortaz, Administrazioak 60, 90 edo egun gehiagokoa adostu zezakeen. Hala eta guztiz ere, esanguratsua da Administrazioak herritarrei adierazpenerako aldi gutxienekoa eskaintzea, gehienekoa eskaini ordez. Argi dago hilabeteko epea ez dela nahikoa txosteneko dokumentazio tekniko osoa aztertzeko eta alegazioak aurkezteko. Errespetu handiz esanik ere, gogorarazi nahi da Eusko Jaurlaritzak hilabete bat baino gehiago behar izan duela dokumentazioa aztertu eta jendaurrean zabaltzeko egokia dela erabakitzeko, eta jendaurreko jakinarazpen-prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek euren aisialdian egin beharko dutela, ez euren 8 orduko lanaldian.

Agerpen Publikoan parte hartu nahi duten herritarrei informazioa eskuratzeko erraztasunak eman behar zaizkie, ez oztopoak jarri, eta Administrazioak bere esku dauden baliabideak jarri behar ditu herritarrek informazio hori eskuragarri izan dezaten. Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak (2003/4/CE eta 2003/35/CE zuzentarauak barne hartzen ditu) bere 6. artikuluan –ingurumen gaietan informazioa hedatzeko berariazko betebeharrak– xedatzen duenez, informazioa erraz eta modu eraginkorrean eskuratzea bermatu behar du Administrazioak, ez soilik telekomunikaziorako teknologien bitartez, baita hemen eskatzen dugun bestelako baliabideen bitartez ere: auzoetan eta talde interesdunentzat informaziorako hitzaldiak emanez, informazioa eskuratzeko eskubidea benetakoa izan dadin.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 49. eta 45.2. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 3. artikuluan, eta 2003/4/CE Zuzentarauan xedatutakoen arabera, jakinarazpen publikorako eta txostenarekin batera doazen dokumentuak benetan eskuragarri izateko epea onartutako gehienekoa izatea eskatzen da, eta gainera informazioa pertsona ororentzat ulergarria eta eskuragarria izateko baliabideak eskaintzea, jardueraren eragina jasango duten auzoetan eta interesa agertu duten taldeekin informaziorako hitzaldi eta eztabaidak antolatuta.

Proiektuaren helburua ez da soilik orain arte garatzen zen jarduerarekin jarraitu ahal izateko ingurumeneko baimen bateratua lortzea, horrezaz gain hondakin arriskutsuen kudeatzailean bilakatzea ere bada, horrela, hondakinak errausteko ahalmena izango baitu eta lan horiek burutzeko instalazio berria eraiki beharko baitu zementu-fabrikan. Helburu hori, ordea, ez da jakinarazpen publikorako bideratzeak onartzen dituen 2006ko azaroaren 7ko Ebazpenean ageri, eta bertan behera uztea eskatzen da.

Aldez aurretik hondakinak errausteko erabakia hartu izanarekin hondakinak kudeatzeko bestelako politikak abian jartzea oztopatu da: ekoizpenaren prebentzioari lehentasuna ematea, berrerabilpena eta birziklatzea. Eta hori guztia, epe motzera baliotze energetikoa aukera merkeentzat jotzen dela.

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legeak nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak aurreikusten dutenez, hondakinen kudeaketa-planak egin behar dira; Euskal Autonomia Erkidegoak ez du horrelako planik, eta beraz, Cementos Rezola enpresaren proiektuak ez duenez plangintza-esparrurik, etorkizunean har daitezkeen zehaztapen eta irizpideen aurkakoa izan daiteke.

2414/1961 Dekretuaren arabera, jarduera arriskutsutzat jotzen direnak herriguneetatik gutxienez 2000 metro aldenduta behar dute, eta arau hori ez da betetzen, fabrikako instalazioak Añorga auzoko herrigunean bertan baitaude.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurkeztu den dokumentuaren 10. kapituluak –Aztertutako Aukerak– honakoa besterik ez du adierazten: «Proiektu bat egitean dauden aukera ezberdinak aztertzea funtsezkoa da, horrela, proiektu bera gauzatzeko dauden jarduera-aukera guztiak eta horien artean zein hautatu den aditzera ematen baita; gainera, ingurumenaren gainean eragin gutxien izango duen aukera dela behar bezala justifikatu beharko da». Paragrafo horrekin proiektua ingurumenaren gaian justifikatzen da, baina ez da Aukera Teknikoen Azterketarik egiten. Hau da, baliotze energetikorako hondakinak erabili ordez Gas Naturala erabiltzeko aukera ez da aztertzen. Dagoeneko erabiltzen ez diren pneumatiko birrinduen, animalia-jatorriko haragi-irinen eta gainerako hondakinen errausketa justifikatzen da, ordea. Hondakinak berreskuratzeko, berrerabiltzeko edo birziklatzeko aukerei uko egiten die eta aukera bakarra isurketa dela dio. Baieztapen hori onartezina da, eta hondakinen errausketa edonola justifikatzeko asmoa agerian uzten du. Argudiatutakoen ildotik aukera ezberdinei buruzko azterketa egitea eskatzen da, eta bitartean, proiektuari uko egitea.

Hondakinak erraustu gabe karbono dioxidoaren isurketa hobetu eta osasunean nahiz ingurumenean arriskuak ekidingo dituen bestelako aukerarik aztertu al du Cementos Rezola enpresak, erregaiei dagokienez? Klima-aldaketari buruzko NBEko adituen gobernu arteko taldearen iritzian, jarduera industrialean bestelako erregaiak (gas naturala, adibidez) erabiltzearekin negutegi-efektua eragiten duten gasen isurketa murrizten da; baina ez dituzte balizkotzat jotzen Cementos Rezola enpresak gas horiek murrizteko ontzat ematen dituen ordezko erregaiak. Horrek pentsarazten digu errausten diren hondakinak sortzen dituzten produktuen fabrikazioarekin negutegi-efektua areagotzen duten isurketak ere gertatzen direlako izango dela.

Seguru asko hondakin arriskutsuen errausketatik sortutako azpiproduktuak ere modu berean karakterizatuko direnez, hau da, produktu horien inertizazioa egin eta segurtasun-biltegira isuri beharko direnez, abantaila baino berme-arazo larria izango da aukera hori, osasunari dagokionean, produktu horiek etengabe herritar askorekin kontaktuan izango baitira. Hortaz, ekoiztu den zementuaren konposizioa adierazteak derrigorrezkoa izan beharko luke, erabilitako metal astunen eta gainerako substantzia arriskutsu eta toxikoen kopurua zein den jakiteko.

Añorga Txikiko Auzokideen Elkartea.

Aldez aurretik gogorarazi nahi dugu Añorga Txikiko auzoan urte dezente daramagula Cementos Rezola enpresak sortutako hauts handiak eragindako ondorio kaltegarriak jasaten. Horregatik, eta dagoeneko eskarmentatuak gaudenez, sinesgaitza da orain arteko arazoa konpondu ez eta lehengaien % 30 (250.000 Tn) eta erabilitako erregaien % 40 (40.000 Tn) ordezteko asmoz hondakin-zerrenda amaigabea errausteko/baliotzeko baimena eskuratu nahi izatea, are gehiago, hondakin horietako batzuk arriskutsuak direnean.

Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuordetzak berak Donostialdea-Behe Bidasoa eremu funtzionalerako aurreratu zuen Lurraldearen Zatiko Planean aditzera ematen zuenez, gaur egun Cementos Rezola enpresak Añorgan duen kokapena «ez da bateragarria inguruko herrigunearekin».

Errealitate ukaezin horren aurrean harrituta gaude Cementos Rezola enpresaren proiektuan bere jarduera industrialak sortutako kutsaduraz kaltetutako herritarrei buruzko aipamena hain txikia izatearekin. Izan ere, Zubieta-Añorga-Errotaburu ardatzeko lau mila biztanle ingururi buruzko aipamena egiten du, baina errealitatea oso bestelakoa da. Gure datuen arabera hamar mila biztanle baino gehiago daude inguruan.

Airearen kutsaduraz ari garenean bereziki osasunaz ari gara, eta zehazki, eremu-lerro hurbilenean kokatuta dagoen Amassorrain Ikastolako 0 eta 12 urte bitarteko haurren osasunaz.

Gainera, kutsaduraz ari garenean lurzoruaz ari gara, zuhaitzei buruz, landaretza, ingurunea. Euri-garaietan, orain bezala, auzoak hartzen duen tonu zuriarekin zementu-fabrikaren jarduera agerian gelditzen da.

Azkenaldian aipatu denez, silo hangar berria eraikitzearekin hautsak orain arte eragin dituen arazoen % 80 konponduko da. Baina, silo eta guzti ere neurriz gaineko zementu-partikulen isurketak jasaten ditugu auzokook, eta beherago dauden immisio-mailaren datuekin egiazta daiteke hori.

Indarrean dagoen legeria betetzen dela izan da beti enpresaren defentsarako azken argudioa. Baina kutsatzaileen isurketari dagokionez, indarrean dauden oso lege zaharkituak aplikatu izan dira, horietako batzuk 30 urte baino gehiagokoak. Horren adibide da Cementos Rezola enpresak Sematec enpresari eskatuta 2004-06-11 datan egindako Atmosferarako isurketen ikuskapenari buruzko txostena; txosten horretan, atmosferara agente kutsatzaileak isurtzen dituzten zazpi fokuren isurketak balioetsi ziren. Baina isurketa horiek neurtzeko 1975eko 833/1975 Dekretuak ezarritako mugak erabili dira, neurketak egin ziren garaian (2004ko martxoa eta apirila) 653/2003 Errege Dekretua indarrean bazegoen ere; azken dekretu horretan ezarritako mugak 833/1975 dekretuak ezarritakoak baino dezente baxuagoak dira. Eta hori zergatik? Dagoeneko existitzen diren enpresa zaharkituagoei muga zahar aldekoagoak erabiltzeko aukera eskaintzen delako 653/2003 Errege Dekretuaren Xedapen Iragankor bakarrean.

Atmosferaren kutsadurarako muga berriak zehaztu dira –isurketak eta immisioak–, eta muga horiek balizkoak eta derrigorrezkoak izan behar dute Sailburuordetza horretatik Cementos Rezola enpresaren jarduera kontrolatzeko. Eta muga-balio horiek duela gutxiko isurketen neurketei aplikatuz gero ikusiko dugu Cementos Rezola enpresak ez duela legeria betetzen, Cementos Rezola enpresak baimendutakoa baino gehiago kutsatzen duela, beheragoko datuetan ikusiko dugunez: partikulen, dioxinen eta abarren isurketei buruzko emaitzak.

Modu berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ere ezagutarazi dizkiogu gure kezkak, gure arazoa. Eta gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zementu Sektorearen Borondatezko Ingurumen Akordioari buruzko informazioa eskatu diogu, baina ez dugu legez jaso beharko genukeen informazio hori inondik ere jaso.

Cementos Rezola enpresak, ordea, urteak daramatza hondakin ez-arriskutsuak baliotzeko baimenak eskatuz, eta baimen horiek jasotzen ditu, horrekin osasunarentzat nahiz ingurumenarentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerei ekinez. Eta gainera, gizartearentzat onuragarritzat jotzen dituzte jarduerok.

Adierazpen horien atzetik interes ekonomikoak besterik ez daude. Hondakinak erraustu gabe karbono dioxidoaren isurketa hobetu eta osasunean nahiz ingurumenean arriskuak ekidingo dituen bestelako aukerarik serioski aztertu al du Cementos Rezola enpresak, erregaiei dagokienez?

Zementuaren sektorean energia aurreztu eta isurketak murriztu nahi badira, ekoizpen-prozesu ezberdinetan teknologia hobetzeaz gain ikatza eta kokea gas naturalarekin ordezkatu beharko da, edo bioetanola eta biodiesela moduko biomasa eta bioerregaiekin ordezkatu, eta ez mota guztietako hondakinen errausketarekin. Jakin badakigu, hala ere, azken honekin sekulako pagotxa topatu dutela: ordezko lehengai eta erregaiak ia doan, eta hondakinak errausteagatik diru-laguntza handiak.

Añorgako herritarrak harrituta gaude Cementos Rezola enpresak hondakinen koerrausketa zein erraz sartu duen ikusita, erakunde ofizial eskudunek oztopo edo eskakizun azpimarragarririk egin gabe. Dirudienez Gipuzkoan erraustegiak hainbat gunetan jartzeko asmoen aurrean zenbait teknikarik behatu dituzten ingurumenarekiko kalteak (hainbat kokapen atzera bota dira horregatik) ez dira existitzen hondakinen Cementos Rezola erraustegiaren kasurako.

Hondakinen errausketaren merkatuan zailtasunik gabe sartu ahal izan du Cementos Rezola enpresak, eta zailtasunik gabe lortzen ari da Sailburuordetza horrekin adostutakoak urratzea. Ondorio hori atera dugu honakoak ikusirik: zementuaren sektoreko akordioan lehentasunezko helburu zen SO2, Nox, partikulak guztira, KOG, HCL eta HF parametroak neurtzeko Eusko Jaurlaritzaren atmosferaren kontrolerako etengabeko on line sarera konektatzea, baina oraindik ez da konexio hori gauzatu; eta 2002ko urriaren 21eko Ebazpenaren bigarren ataleko 10. puntuan enpresari urte bateko epea eman zitzaion, enpresako atmosferarako isurketen etengabeko kontrolen neurketak EAEko airearen kalitatea neurtzeko sare informatikoaren sistemara konektatzeko, baina hori ere oraindik ez da bete. Gure ustez etengabeko konexio hori Sailburuordetzarentzat nahitaezko kontrolerako tresna da, eta ezin da enpresaren desio/egokitasunen arabera utzi.

Harrituta utzi gaituen beste erabaki bat 2005eko apirilaren 26ko Ebazpena da. Ebazpen horretan atmosferara isurtzen den guztizko karbono organikoaren muga, aurreko abenduaren 28an ezarritakoa, igo da (20 mg/m3 izatetik 100 mg/m3 izatera), enpresak hala eskatuta.

Zementua fabrikatzeko prozesua erabat aldatzea planteatu du Cementos Rezola enpresak, lehen mailako erregaiak erabiltzen dituen prozesua alde batera utzita, horrekin gure iritzian langileen osasunerako arrisku gehiago ekarriko badira, lehenik, eta jarraian, inguruko herritarrentzako. Gainera, erregai moduan erabiliko diren hondakinen 40.000 t/urtean erreta enpresak kontsumitutako energia termikoaren % 40 lortuko du, eta lortu nahi den helburua hori dela adierazi dute Eusko Jaurlaritzan «paperak aurkeztu» dituztenean. Baina % 40 horretan ez dago ingurumenarekiko sentsibilitate berezirik, hondakinen errausketak automugatzera eramaten dituenik, arrazoi prosaikoagoa baizik: 653/2003 Errege Dekretuaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, hondakin arriskutsuen errausketak sortutako beroa % 40 baino gehiagokoa da, eta instalazio horiei isurtze-muga zorrotzagoak ezarri behar zaizkie.

Cementos Rezola enpresak ordezkotzat erabili nahi dituen hondakin arriskutsu likidoen artean bat Fuel Blending izenekoa da, eta enpresak dioenez fabrikazio-industriako murrizketetatik edo...–en sintesitik eratorritako disolbatzaile aromatikoen eta alifatikoen hondarrak dira. Hau da, erregai moduan erabiltzeko substantzia toxiko eta arriskutsuen nahasketa konplexua da, eta hori onartzea ere harritzekoa da, hondakin arriskutsuen kudeaketari buruzko 10/1998 Legearen arauei kasu eginez gero; izan ere, berauen kudeaketarako irizpide orokortzat ez nahastea eskatzen baita bertan. Gure iritzian, ingurumenaren eta osasunaren ikuspuntutik onargarritzat jo daitezkeen erregaien ezaugarrietatik beste edozein erregai baino urrunago dago.

Iruzkin batzuk egin nahi ditugu 2003ko urrian burututako «Erregai Alternatiboak Baliotzeko Proba Industrialaren» edo fuel blending probaren inguruan. Oxigenoaren (O2) % 10aren arabera zuzendutako emaitzak aztertuz gero hauxe ondorioztatzen da zementu-labeko fokutik isuritako kutsatzaileen balioari dagokionez (653/2003 EDaren arabera):

– Laginen % 17ren kasuan errekuntza-gasetako NOx nitrogeno oxidoak mugatik gorago zeuden.

– Laginen % 100etan karbono organiko guztizkoaren (KOG/TOC) balioak mugatik gorago zeuden (% 15 - % 257 gehiago).

– Dioxinen (PCDD) eta furanoen (PCDF) hiru analisitik batean izan zen emaitza muga-baliotik behera, beste lagin bat justu muga-balioan eta hirugarren lagin bat mugatik gora, % 29,4 gehiago.

Dioxina eta furano isurketako lau iturri garrantzitsuenen artean hondakinak errausten dituzten zementu-fabrikak daude. Cementos Rezola enpresak 2003ko 2. seihilekoan egindako isurketen kontroletik hauxe ondorioztatzen da:

– Dioxina eta furanoen analisien arabera, muga-balioa gainditzen da kasuen % 83,9tan.

– SO2 sufre dioxidoa mugatik gora dago laginen % 66,6tan, eta gorengo muga gainditzen du, % 344raino iritsiz.

– Karbono organiko guztizkoa laginen % 100etan muga-balioaz gainetik dago, eta % 614 gehiago izatera ere iristen da.

– CO karbono monoxidoa ere muga-balioaren gainetik dago erabat.

Ordezko beste erregaietako bati dagokionez, HAE hondakinetatik eratorritako erregaiaren baliotzeari/koerrausketari buruzko proba egin zen 2001ean. Emaitzei erreparatuz gero, isurketa horiek onartezinak lirateke 653/2003 EDak ezarritako mugen arabera, izan ere, partikula solidoen, sufre dioxidoaren eta konposatu organikoen isurketetan laginen % 100etan kopuruak muga-balioen gainetik baitaude (Q2 eta Q3 hondakinak).

Isurketen karakterizazioari buruzko 2003-2005 taulan enpresak aurkeztutako igorpen-iturriei buruzko informazio osagarritik ere hainbat datu interesgarri atera daitezke:

– Kontuan hartutako hiru urteotan karbono monoxidoaren kopuruak muga gainditu du, % 1300 eta % 3300 gehiago artean.

– Hiru urteetatik bitan sufre dioxidoaren balioak ere mugatik gora daude, % 3,4 - % 55 gehiago.

– Hiru urteetako batean dioxinen eta furanoen kopurua muga-balioa baino % 17,9 gorago dago.

– Karbono organiko guztizkoa muga-balioa baino % 216, % 452 eta % 325 gorago dago urte bakoitzean.

– Kutsatzaile iraunkorrak diren hidrokarburo aromatiko poliziklikoen kasuan laginetatik lortutako emaitzak ematen dira, altuak dirudienez, baina harritzekoa da zein unitatetan adierazita datozen eman ez izana.

– Klinker-hozkailuko isurketak muga-balioen gainetik daude urtero, balio maximotik % 44, % 138 eta % 271 gorago.

– Ikatz-errotaren isurketak balio-muga baino % 396 gorago daude hiru urteetako batean.

Ingurumeneko baimen bateraturako eskaeraren eranskinean aditzera eman denez, proba industrialak egin dira bestelako hondakinen (paper-fabrikako lohiak, EDAReko lohiak, anhidrita, animalia-jatorriko haragi-irinak, jatorri industrialeko plastikoak) egokitasuna probatzeko. Baina proba horiei buruzko dokumenturik ez da ageri enpresak aurkeztutakoen artean. Proba horietako batzuk ez dira oraintsu egindakoak, eta lortutako emaitzak dagoeneko gaindituta dauden legeen arabera aztertuak izango dira seguru asko, hau da, gaur egun ondorio horiek ez dute balio. Pneumatikoak erraustearekin PAH edo hidrokarburo aromatiko polizikliko eta bentzeno asko igorriko da, eta ziurtatua dago efektu kartzinogenoak dituztela horiek. Animalia-jatorriko haragi-irinak erraustearekin karbono monoxido, nitrogeno oxidoak eta konposatu organiko hegazkorren isurketa-maila handia izango da, baita kobre edo zink moduko zenbait metalen kontzentrazioa ere. EDAReko lohi idorren errausketa metal astunen iturri garrantzitsua da.

Gai honi jarraiki, kutsatzaileak inguruan nola barreiatzen diren jakin nahiko genuke, zehazki Añorga Txiki auzoan, harantz jotzen baitute haize nagusiek. Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentuak emandako datuak ditugu eskura, 2005eko apirila eta 2006ko urria bitartekoak. Datu horietan ikusten da giza osasuna babesteko ezarri diren eguneko isurketa-mugak gainditu zirela:

– 2005eko apirilean egunen % 44,4tan.

– 2005eko maiatzean egunen % 25etan.

– 2005eko urrian egunen % 16tan.

– 2005eko abenduan egunen % 21,1etan.

– 2006ko urtarrilean egunen % 31,1etan.

– 2006ko maiatzean egunen % 62,1etan.

– 2006ko uztailean egunen % 20tan.

– 2006ko irailean egunen % 21,4tan.

– Adierazi ez diren gainerako hilabeteetan 0 egun eta % 12,5 egun bitartean.

Ondorengo ataletan egingo den azterketak agerian utziko duenez, Ingurumen Sailburuordetzak instalazio horretarako Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Adierazpena eta Ingurumeneko Baimen Bateratua emateko garaian, kontuan izan dira aurkeztutako alegazioetan ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko alderdi guztiak. Proiektuan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileek, eta aipatutako Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren eta Ingurumeneko Baimen Bateratuaren bidez osatutakoak, aurkeztutako alegazioei erantzuna ematen diete.

Hala eta guztiz ere, bertaratuek planteatutako galderei erantzun zehatzagoa eman ahal izateko txostena prestatu du organo honek.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da kutsaduraren prebentziorako eta kontrol integraturako sistema ezarrita atmosferako, uretako eta lurzoruko kutsadura ekiditea (eta ezinezkoa denean, murriztea), ingurumenaren babes-maila handia lortzeko.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, uztailaren 1eko Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren, 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean (3.1. atala, «Labe birakarian egunean 500 tona baino gehiago zementu edota klinker fabrikatzeko instalazioak, edo labe birakarian egunean 50 tona edo gehiago kare fabrikatzeko instalazioak, edo bestelako labe motetan egunean 50 tona edo gehiago fabrikatzeko instalazioak») aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

Cementos Rezola enpresaren kasuan azpimarratu behar da enpresa horrek Donostia-San Sebastián udalerriko Añorga auzoan dituen instalazioetarako egin zuen ingurumeneko baimen bateraturako eskaerari dagokionez, 2005eko maiatzaren 23an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak sustatzaileari jakinarazi zion baimen-eskaerarekin batera emandako dokumentazio guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren egiaztatu zela enpresa horrek hondakin arriskutsuak baliotzeko eta gero klinker-labean ordezko erregai partzial moduan erabiltzeko jarduera berri bat abian jartzeko asmoa zuela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutakoekin bat etorriz ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako prozedurari buruzko informazioa ere eskaini beharrekoa zela.

Hortaz, Cementos Rezola enpresaren kasuan, zementuaren fabrikaziorako dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren esleipenean bere instalazioetan egingo den hondakinak baliotzeko jarduerak ingurumenean duen inpaktuari buruzko ebaluazio-prozedura ere gehitu beharko dio, enpresak garatzen duen jarduera nagusiaren osagarri baita beste jarduera hori. Baina organo horrek esleitu behar duen ingurumeneko baimen bateratuarekin jarduerari dagokion sektoreko arauek ezarritakoak betez emandako baimenak barne hartu beharko dira, eta horien artean hondakinak baliotzeko baimena, hondakinen errausketari buruzko arau espezifikoek xedatutakoak bete beharko baititu jarduera horrek. Zentzu horretan, aipatu beharra dago Cementos Rezola enpresaren baldintzak eta betebeharrak ezartzerakoan eta instalaziorako muga-balioak ezartzerakoan hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuan xedatutakoak kontuan hartu direla.

Baina goian aipatutakoez gain, gogoan izan behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarrita datozela hondakinen errausketaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko arau-printzipioak, honako ordena hierarkikoan:

a) Prebentzioa eta jatorrian minimizatzea, produkzioa eta kaltegarritasuna murriztuz.

b) Berrerabiltzea, birziklatzea eta baliotzeko nahiz zikloak ixteko beste edozein era bultzatzea.

c) Baliotu ezin daitezkeen hondakinak behar bezala ezabatzea eta ongi kudeatzeko behar diren baliabideak jartzea.

Esparru horretan, Gobernu Kontseiluak 2002ko ekainaren 2an onartu zuen Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren 2. helburua da natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua egitea. Hala, konpromiso hauek hartu dira: hondakin arriskutsuen sorrera % 50ean murriztea 2020rako, eta 2012rako hondakin arriskutsuak baliotzea % 60 haztea, 2002arekiko. Hondakin ez-arriskutsuei dagokienez, jatorri industriala duten hondakin ez-arriskutsuak birziklatzeko tasa % 75ean ezarri da.

Hondakinen gaiko politiketako printzipioak betetzeko eta aipatu helburuak lortzeko, ingurumeneko baimen bateratu honen bitartez Cementos Rezola enpresari jakinarazi zaio baliotze energetikorako hondakinak erabiltzea onartuko dela, baldin eta onartu aurretik behar bezala justifikatu bada hondakinok energetikoki baliotzea bideragarria dela edo energetikoki ustiatzeko ez den bestelako baliotzeak teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenarekiko bideragarria ez direla.

Gainera, instalazioetan baliotuko diren hondakinak onartzeko hainbat baldintza ezarri dira, erregaiak ordezkatzeko baliotzeko izan nahiz lehengaiak ordezkatzeko baliotzeko izan, eta Cementos Rezola enpresak uneoro bermatu beharko du onartutako hondakinek ezarri diren eskakizunak betetzen dituztela.

Azkenik, aditzera eman da fabrikan tratatuko den hondakin berri bakoitzarekin, langileak hasierako karakterizazio bat egingo du, hori tratatzeko aukera egiaztatzearren. Cementos Rezola enpresak Ingurumen Sailburuordetza honen onespen espresa eskatu beharko du fabrikan hondakin berri bat tratatzeko, eta eskaera horretan egindako karakterizazioaren emaitzak sartu beharko ditu, eta baita hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamen bat ere, eta hala badagokio, partida bakoitza hartu aurretik analizatu behar direnena.

Bestalde, jendaurrean jartzeko izapideei dagokienez, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoaren arabera, emandako dokumentuak nahikoak direla zehaztu denean, jendaurrean jartzeko izapide-aldia hasiko da eta aldi hori ez da 30 egun baino gutxiagokoa izango. Hala, aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen Sailburuordeak 2006ko azaroaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Sociedad Financiera y Minera, S.A. –Cementos Rezola– enpresak Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) Añorga auzoan duen zementua, klinkerra edo karea fabrikatzeko instalazioetarako sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlana jendaurrean jarri ziren 30 egun balioduneko epean.

Ingurumeneko baimen bateraturako eskaera aurkeztu eta jendaurrean jarritako aldiaren artean iragandako denborak agerian uzten du organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak aurkeztutako dokumentuen azterketa-lan sakona egin dutela, eta dokumentazio osagarriak ere eskatu direla ingurumenaren gaineko eraginaren balioespenerako eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko arauen arabera herritarrek informazio guztia izan dezaten.

Egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2006ko azaroaren 7an, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berriz 2006ko abenduaren 4an, azaroaren 17an eta abenduaren 5ean hurrenez hurren. Zentzu horretan, herritarrek informazioa eskuratzeko aukera zuten ingurumen-organoak Vitoria-Gasteizen duen bulegoetan, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan eta Donostia-San Sebastiáneko Udalean.

Modu berean, mugan zeuden auzokideei ere informazio pertsonala eman zitzaien, aurrez aipatu udal-agintaritzari informazio hori eskatu baitzitzaion.

Gainera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan ere iragarkia argitaratu zen 2006ko abenduaren 17an, eta bi teknikari ezarri ziren Donostiako Udalean, bideratuko zen proiektuari buruzkoak behar bezala ulertarazteko.

Azkenik, eta eskura ditugun teknikak erabiliz, txostenaren oinarrizko dokumentazioa formatu elektronikora pasa zen eta herritarren esku dago Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren webgunean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.net), hau da, edozein unean eskura daiteke txostenari buruzko informazioa.

Orain arte esandakoen arabera, organo honek uste du jakinarazpen publikorako garatu duen izapidearekin herritarren parte-hartzea errazten duela, euren esku jarri baititu Cementos Rezola enpresak Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) Añorga auzoan duen zementua fabrikatzeko instalazioetarako sustatutako proiektuaren ingurumeneko baimen bateratuari eta proiektu horrek ingurumenaren gainean duen eraginaren azterlanari buruz egokitzat jo dituzten oharrak aurkeztu ahal izateko mekanismo ezberdinak.

Bestalde, instalazioetako jarduerek giza osasunean izan dezaketen eraginei dagokienez, aipatu beharra dago horiei buruzko edozein adierazpen egitea osasun alorreko agintariei dagokiela. Esparru horretan, gogoratu besterik ez kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoak aplikatuz Cementos Rezola enpresak sustatutako ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduran Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak hartarako aurreikusitako izapideen multzoa gehitu dela, eta horrekin batera, besteak beste Osasun Sailaren txostena ere erantsi dela; hau da, Sail horrek hasiera-hasieratik izan du proiektuaren berri.

Hondakinak baliotzeari dagokionez, Cementos Rezola enpresak egindako ordezkoen ikerketaren inguruan aipatu behar da organo honetan aurkeztutako Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketan aditzera ematen dela hondakinei buruzko arauetan hondakinak baliotzea sustatu beharrari garrantzia ematen zaiola, hondakin horiek murriztu eta baliabide naturalak aurrezteko. Eta hala, oro har zementu-fabriketan hondakinak baliotzeko proiektuak ondorengoetan oinarritzen dira:

– Gasak 3 segundo baino gehiagoz mantendu dira 1.200 ºC baino tenperatura altuagoan: baldintza horietan konposatu organikoak erabat suntsitzen dira, baita egonkorrenak ere.

– Oso giro alkalinoa klinker-labearen barruan: honek konposatu azidoen neutralizazioa bermatzen du, hau da, besteak beste azido klorhidriko, fluorhidriko eta sufrearen konposatuena (SO2 eta SO3).

– Ez da hondakinik sortzen. Metal astunek modu egonkorrean klinkerraren egiturarekin bat egiten dute, honen propietateetan nahiz amaierako kalitatean eragin gabe. Ez da zeparik ezta errautsik ere sortzen.

– Klinker-labearen inertzia termiko handiarekin bermatuta dago denbora-epe laburrean tenperatura-aldaketa nabarmenik ez gertatzea. Arazoren bat gertatuz gero elikadura eteten da, eta sistemaren inertzia handia denez, bertan dauden hondakinak erabat suntsitzen dira.

Gainera, hondakinetatik eratorritako ordezko erregaiak erabiltzearekin erregai fosilak (baliabide natural ez-berriztagarriak) aurrezten dira, eta berotegi-efektuaren arduradun nagusi den karbono dioxidoa atmosferara isurtzea ekiditen da.

Bestalde, labe industrialetan hondakinak baliotzea oso zabaldua dago herrialde garatuetan, bereziki zementu-fabriketan; izan ere, erregai fosil konbentzionalen ordez hondakinak erabiltzea oso ohikoa da EEBBetan, Kanadan, Frantzian, Suitzan eta Belgikan, eta asko aztertu den teknika izan da. Hala, 2001ean 4.370.000 t hondakin baliotu ziren EBko zementu-labeetan. Horietatik % 20 hondakin likidoak ziren eta % 80 solidoak, eta heren bat inguru hondakin arriskutsuak ziren. Ohiko erregaiak bestelako erregaiengatik ordezkatzea azkar hedatu da Europan, 1990ean % 3 zen eta gaur egun % 12,2. Honekin, 3,5 tona ikatz aurreztu da.

Goian aipatutako guztia kontuan izanik, klinker-labeetan ordezko erregaiak erabiltzearen abantailak hauek dira:

– Hondakin horiek isurtzea eta izan dezaketen eragina ekiditen da.

– Hondakinen tratamendu ekologikoa eta segurua, energiaren aprobetxamendua maximoa da eta inguruneak ez du bestelako eraginik jasaten.

– Erregai fosil ez-berriztagarriak (ikatza eta petrolioaren eratorriak) aurreztea.

– Mota guztietako isurketak murriztea, CO2-arenak bereziki (klima-aldaketa eragiten duen gas nagusia), erregai fosilak zabortegietan erraustu edo hartzituko liratekeen bestelako materialengatik ordezkatuta (zabortegietako isurketak ere ekidingo dira).

– Kudeaketarako alternatiba ekonomikoa eta malgua da, hondakinak murrizteko praktikak hobetzean berriz ere erregai fosilak erabiltzeko aukera emango baitu.

Modu berean, ordezko erregai moduan hondakinak erabili ahal izanarekin klinker-fabrikazioa hondakinen kudeaketarako bide moduan egokia dela ziurtatu da:

– Aipatu ordezkapena egiteak atmosferako isurketekin kalterik ez egitea ekarri baitu berarekin, eta klinker-fabrikazioak duen bilketarako gaitasuna egiaztatu baita.

– Produktuaren kalitatean eraginik izan ez duelako eta klinker-fabrikazioa eten ez duelako.

– Erregaia injektatzeko erabili diren teknologiak eta tresnak egokiak direlako.

– Instalazioak seguruak direlako eta parte hartzen duten langileek prestakuntza egokia jaso dutelako.

Gorago aipatu den moduan, ordezko zenbait lehengai eta erregai ustiatu ahal izateko harrera, biltegiratze eta tokiz aldatzeko instalazio egokiak ezarri ditu Cementos Rezola enpresak Añorgako fabrikan. Modu horretan, beharrezkoak diren lanak minimizatzen dira, eta horrekin, ingurunean izango luketen eragina.

Hondakin ez-arriskutsuak baliotzeko 2004ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez Cementos Rezola enpresari emandako baimena moldatzeari (hondakin horiek gordinkiaren eta klinkerraren fabrikazioan erregai partzial moduan erabili ahal izateko) dagokionez, aipatu beharra dago karbono organiko guztizkoaren isurketetarako ezarritako muga-balioak aldatzeko eskatu zuela enpresak 2005eko martxoaren 22an, izan ere, indarrean dauden arauek horretarako eskumena duen organoaren esku uzten baitute zenbait isurketen muga-balioetan salbuespenak adosteko aukera, beti ere muga-balio horiek hondakinen errausketako jardueretakoak ez badira. Eta hala ziurtatu zen 2004ko otsailaren 10ean enpresak igorritako txostenean.

Horrezaz gain, enpresak adierazi du baliotze energetikoaren aldeko Espainiako Zementu Industriaren Akordioa (enpresa-talde horren eta sindikatuen arteko akordioa) sinatu zuela, eta Lan Zuzendaritza Nagusiak 2005eko urtarrilaren 24an igorritako Ebazpenaren bitartez akordio hori erregistroan sartu eta argitaratu zela. Baliotze energetikoaren aldeko Espainiako Zementu Industriaren Akordioaren II. eranskinean ezarritako isurketen muga-balioak (zementu-labeetatik isuritako gasenak) ingurumen-organo honek emandako baimenean adierazitakoak baino permisiboagoak direla azpimarratu du enpresak, eta zentzu horretan, hondakin ez-arriskutsuak baliotzeko eman zaion baimena moldatzea adostea zilegi dela.

Organo honetara igorritako dokumentazioaren edukiak nahiz baliotze energetikoaren aldeko Espainiako Zementu Industriaren Akordioan zehaztutakoak kontuan hartuta, baimenean ezarritako muga-balioak Akordioan aipatutakoengatik ordezkatzea erabaki zuen Ingurumen Sailburuordetzak, Ingurumen Sailburuordearen 2005eko apirilaren 26ko Ebazpenaren bitartez. Hortaz, honela gelditu da idatzita baimenaren E.3.2.3. atala:

E.3.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileak ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

c) 2. fokua: zementu-labea.

– Eguneko batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

Maiatzaren 30eko hondakinen errausketari buruzko 653/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinaren 1.4 atalean xedatutakoak aplikatuz, KOG eta SO2-ri dagozkien muga-balioak (goiko taulan adierazita datozen moduan zehaztutakoak) salbuesteko baimena ematen da. Balio horiek urtero berrikusi ahal izango dira, datu hauen arabera: lehengaiaren sufre eta gai organikoaren edukia, eta analizatzaileen etengabeko isurtze atmosferikoei dagozkien emaitzak.

Sustatzaileak NOx substantzien igorpen-mugak betetzeko ezarriko dituen neurri zuzentzaileei buruzko xehetasunak jakinarazi beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari. Horretarako, Ebazpen hau igorri denetik gehienez bi hilabeteko epean proposamen zehatza egin beharko da, aipatu neurrien diseinua eta burutzeko epea adierazita. Eta kasu horretan, kutsaduraren kontrol integratuari buruzko gaian indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz isurtzeko muga-balioa gainditzeko aldi baterako salbuespena har daiteke, beti ere Ingurumen Organoak aipatu proposamena onartu badu.

– Gutxienez hogeita hamar minutuko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

– Gutxienez sei orduko eta gehienez zortzi orduko laginketa-aldian zehar lortutako batez besteko balioak:

(Ikus .PDF)

273 K-ko tenperaturako, 101,3 Kpa-ko presioko eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 10eko edukiko baldintza normalizatuei buruzko mugak bete beharko dira.

Neurketa-baldintzak eta isurtzeko muga-balioak maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuan ezarritakora egokituko dira.

Ebazpen honetan ezarritako muga-balioren bat gainditzen dela detektatuz gero, langileak berehalako etengo du hondakinak gehitzea, eta inguruabar hori ingurumen-organoari jakinaraziko dio.

d) Fokuak: 1, 3, 4, 5 eta 6.

(Ikus .PDF)

Isurtzeko muga-balioak egoera hauei buruzkoak dira: 273k-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurketarako muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasuen % 25ean muga horiek gehienez % 40an gainditzea onartuko da. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez isurtzeko muga-balioak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai poluitzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Etengabe neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla joko da, urtebetean zehar neurtutako orduko batez besteko balio egiaztatuen % 94ak ezarritako muga gainditzen ez badu. Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurketarako gehienezko balioetan, ez du isurketarako muga-balioaren 100eko 30 gaindituko (partikulak guztira). Orduko batez besteko balio egiaztatuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta. Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.


Azterketa dokumentala