Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5067

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012rako genero-berdintasunarenberdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lanki­detza-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duena.

Genero-berdintasunarenekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen dituen azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuak (2008-12-09ko EHAA, 235 zk.) 10. artikuluan ezartzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, laguntzen deialdia egingo da, eta, deialdi horrekin batera, honako hauek ere adieraziko dira: laguntzen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea, eta baremazio-irizpideak, formularioa eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta erakunde esleipendunaren arteko hitzarmenaren eredua. Halaber, Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du kudeatzailea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izango dela, eta 15. artikuluak xedatzen du Garapenerako Lankidetzaren Agentziaren zuzendariak eskatutako laguntzak onartzea edo ukatzea ebatziko duela.

Hala ere, deialdia egiteko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legea; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua; eta Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua), eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren lehenengo eta bigarren artikuluak), Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak edo sinatuko diren hitzarmenak. Horretarako, bi lege-xedapen hauek beteko ditu: batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua, eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua.

Bukatzeko, aipagarria da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Artezkaritza Kontseiluaren oniritzia jaso zuela 2012ko urtarrilaren 13ko bilkuran. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abian hasi zenez geroztik (310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abiaraztea arautzen duena), Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordeak legez egiten zituen lanak Artezkaritza Kontseiluak hartu ditu bere gain (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 10. artikulua eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 10. artikulua).

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua ondoko deialdia egitea da: azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaz arautu ekitatearen aldeko antolaketan, aldaketa-prozesuentzako laguntzetarako 2012rako deialdia, alegia; izan ere, dekretu horren bidez, arautu egiten baitira, genero-berdintasunarenekitatearen aldeko antolaketan aldaketa-prozesuak sustatzeko, lankidetza-erakundeentzako laguntzak.

2. artikulua.– Diru-hornidura.

Deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 350.000 euroko zenbatekoa izango da guztira, eta lankidetza-erakundeei banatuko zaie genero-berdintasunarenekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko, gehienez ere 26.400 euroko laguntzetan.

Guztizko zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpen bat argitaratuz.

3. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan, ebazpen honen V. eta VI. eranskinetan aurkeztutako eredu normalizatuen arabera, honako honetara zuzenduta:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideekin batera, Ebazpen honen VIII. eranskinean agertutako dokumentazioa bidali beharko da.

Eskaerak aurkezteko, azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuan bildutako baldintza guztiak oso-osorik eta esanbidez onartu beharko dira.

4. artikulua.– Lehiaketa-prozeduraren puntuazioa.

Azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, ebazpen honen I, II, III eta IV. eranskinetan finkatutako baremoen arabera baloratuko dira, eta erakunde esleipendunen hautaketa aipatu dekretuaren 2.1 eta/edo 14. artikuluetan jasotako aurreikuspenak aplikatuz egingo da.

5. artikulua.– Hitzarmena sinatzea.

Diru-laguntza onartu ondoren, onartutako diru-laguntzetarako hitzarmen bana sinatu beharko dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak eta erakunde esleipendunak, VII. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan bildu gabeko guztirako genero-berdintasunarenekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen dituen azaroaren 25eko 197/2008 Dekretua aplikatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 9a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala