Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIZKAIKO ASEGURU-BITARTEKARIEN ELKARGOA
4986

IRAGARKIA, izaera pertsonaleko datuen fitxategiak sortzeko eta aldatzeko Erabakia onartzeari buruzkoa.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, 20. artikuluaren lehenento paragrafoan ezartzen duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratutako xedapen orokorraren bidez bakarrik sortu, aldatu edo ezaba daitezke Administrazio Publikoetako fitxategiak. Gainera, artikulu horren 2. paragrafoaren arabera, xedapen orokor horrek honako hau adierazi beharko du: Fitxategiaren helburua eta izango duen erabilera; zein pertsonaren edo talderen izaera pertsonaleko datuak jaso nahi diren edo zeintzuk egongo diren datu horiek ematera behartuta; izaera pertsonaleko datuak biltzeko prozedura; fitxategiaren oinarrizko egitura eta fitxategian sartuko diren izaera pertsonaleko datu-moten deskribapena; izaera pertsonaleko datuen lagapenak eta, behar izanez gero, hirugarren herrialdeei egiteko datu-transferentziak; fitxategiaren ardura daukaten administrazioetako organoak; datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo unitateren aurrean erabil daitezkeen, eta segurtasun-neurriak, horien maila –oinarrizkoa, ertaina ala handia– adierazita.

Bestalde, adierazten da fitxategiak deuseztatzeko ematen diren xedapenetan horien helburua ezarri behar dela, edo, dagokion kasuan, fitxategi horiek suntsitzeko hartzen diren neurriak zehaztu behar direla.

Bestalde, lege-xedapen horren 39.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroan inskribatu behar dira herri-administrazioen titulartasuneko fitxategiak.

Era berean, izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 EDaren 55. artikuluak dioenez, titularitate publikoko izaera pertsonaleko datuen fitxategien administrazio arduradunaren organo eskudunak fitxategi horien berri eman beharko dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskriba ditzan, betiere, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeko 4. artikuluaren arabera.

Aipatu arautegiak herri-administrazioei ezartzen dizkien betebeharrak betetzeko, Konstituzioan jasotzen diren segurtasun juridikoaren printzipioa (9.3 artikulua) eta norberaren intimitatea babesteko printzipioa (18. artikulua) aintzat hartuta, Elkargoaren Gobernu Batzordeak honako hau erabaki zuen aho batez:

Lehenengoa.– Fitxategien sorrera.

Titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategiak sortzen dira, zeintzuen arduradun Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa baita. Xedapen honen eranskinean jasota daude fitxategi horiek.

Bigarrena.– Segurtasun-neurriak.

Erabaki honen bitartez sortzen diren fitxategi mistoek izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 EDan (RDLOPD) ezarritako segurtasun-neurriak betetzen dituzte.

Hirugarrena.– Datu pertsonalen titularren eskubideak.

Eragindako profesionalak, bidezko kasuetan, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatu ahal izango dira, fitxategi bakoitzaren deskribapenean adierazten den organoaren aurrean (I. eranskina).

Laugarrena.– Argitaratzea eta indarrean jartzea.

Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bilbao, 2012ko irailaren 17a.

Lehendakaria,

ADOLFO DE PASCUAL MARTÍNEZ.

I. ERANSKINA
ELKARGOKIDE DIREN BITARTEKARIEN FITXATEGIA

1.– Fitxategiaren izena:

– Izena: Elkargokide diren bitartekariak.

– Deskribapena: atxikitako elkargokideen jarraipena eta kudeaketa egiteko fitxategia. Elkargoaren funtzionamendua eta administrazio-kontrola.

– Helburua eta erabilerak: Administrazio-prozedurak; elkargokideen erregistroa; tituluen eta lanbide-jardunaren kontrola; elkargokideen lanbide-habilitazioa egiaztatzea; bateraezintasunen erregistroa, herritarrei arreta ematea, elkargoaren posta-bidalketa, lanbideari zuzenean lotutako agiriak, argitalpenak eta aldizkariak eta horien hedapena, lanbide-intereseko batzarrak, ikastaroak eta deialdiak, jakinarazpen komertzialak bidaltzea; baimenak eta sariak; elkargokideen gidak egitea, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 3-j) artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Datuen jatorria:

– Datuen jatorria: interesduna edo haren legezko ordezkaria, berari egindako inkesten edo elkarrizketen bidez, edo betetzeko eskatutako formularioen zein internet bidez, eta elkargokide den beste edozein pertsona, legez eta estatutuen bidez ezarritako baldintzak betetzen baditu.

– Datuak jasotzeko taldea: Bizkaian kolegiatutako aseguru-bitartekariak. Asoziatuak edo elkargokideak.

– Datuak jasotzeko prozedura: formulario mistoa.

3.– Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikaziorako datuak: Izena, abizenak, helbidea, NAN/AIZ, telefonoa, sinadura/hatz-marka, faxa, posta elektronikoa, irudia/ahotsa, sinadura elektronikoa, titulu-zenbakia, elkargokide-zenbakia, bitartekari-mota, prestakuntza.

– Bereziki babestutako datuak: ez dago horrelakorik.

– Beste datu-mota batzuk: datu pertsonalak (jaioteguna, jaioterria, adina, sexua), datu akademikoak eta profesionalak (tituluak, lan-esperientzia) eta datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruari dagozkioank (bankuko datuak).

– Tratamendu-sistema: mistoa.

4.– Aurreikusitako datu-jakinarazpenak:

– Datuak lagatzea: Aseguru Bitartekarien Elkargoen Kontseilu Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguru Bitartekarien Elkargoa, herri-administrazioak eta legezko interesdunak, organo judizialak eta justizia-epaitegiak.

5.– Datuen nazioarteko transferentziak:

– ez dago horrelakorik.

6.– Fitxategiaren arduraduna:

– Fitxategiaren erakunde arduraduna: Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa.

7.– Eskubideez baliatzeko unitatea:

– Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien aurka egiteko eskubideez zein zerbitzu edo unitateren aurrean balia daitekeen:

Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa, María Díaz de Haro kalea 10 bis – solairuartea. 48013 Bilbao. Bizkaia.

8.– Segurtasun-maila:

– oinarrizkoa.

ELKARGOKO ORGANOEN ETA HAUTESKUNDE ARAUBIDEAREN FITXATEGIA

1.– Fitxategiaren izena:

– Izena: Elkargoko Organoak eta Hauteskunde Araubidea.

– Deskribapena: Batzarreko Idazkaritzaren kudeaketa, jarduera publikoei, aktei, Batzordeko kideei eta elkargoko beste organoei egiteko deialdiei eta jakinarazpenei dagokienez. Hauteskundeak eta gobernu-organoak eratzea.

– Helburua eta erabilerak: Beste helburu batzuk.

2.– Datuen jatorria:

– Datuen jatorria: interesdunak bera edo haren legezko ordezkaria.

– Datuak jasotzeko taldea: asoziatuak edo kideak.

– Datuak jasotzeko prozedura: formulario mistoa.

3.– Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikaziorako datuak: izena, abizenak, helbidea, NAN/AIZ, telefonoa, sinadura/hatz-marka, irudia/ahotsa, sinadura elektronikoa, elkargokide-zenbakia, bitartekari-mota, prestakuntza.

– Bereziki babestutako datuak: ez dago horrelakorik.

– Beste datu-mota batzuk: kademikoak eta profesionalak.

– Tratamendu-sistema: mistoa.

4.– Aurreikusitako datu-jakinarazpenak:

– Datuak lagatzea: Aseguru Bitartekarien Elkargoen Kontseilu Nagusia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguru Bitartekarien Elkargoa.

5.– Datuen nazioarteko transferentziak:

– ez dago horrelakorik.

6.– Fitxategiaren arduraduna:

– Fitxategiaren erakunde arduraduna: Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa.

7.– Eskubideez baliatzeko unitatea:

– Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien aurka egiteko eskubideez zein zerbitzu edo unitateren aurrean balia daitekeen:

Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa, María Díaz de Haro kalea 10 bis – solairuartea. 48013 Bilbao. Bizkaia.

8.– Segurtasun-maila:

– oinarrizkoa.

ERREKURTSO, KEXA, salaketa eta lanbide-zehapenen fitxategia

1.– Fitxategiaren izena:

– Izena: Errekurtsoak, kexak, salaketak eta lanbide-zehapenak.

– Deskribapena: Elkargoko profesionalen jardueren aurka aurkeztutako erreklamazioen, kexen edota salaketen erregistroa.

– Helburua eta erabilerak: Bezeroen kudeaketa, kudeaketa fiskala, kontuena eta administratiboa.

2.– Datuen jatorria:

– Datuen jatorria: interesdunak bera edo haren legezko ordezkaria. Elkargokide den beste edozein pertsona, legez eta estatutuen bidez ezarritako baldintzak betetzen baditu.

– Datuak jasotzeko taldea: Bezeroak, erabiltzaileak eta entitateari lotutako pertsona fisikoak.

– Datuak jasotzeko prozedura: Formulario mistoa.

3.– Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikaziorako datuak: Izena, abizenak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ, elkargokide-zenbakia.

– Bereziki babestutako datuak: Arau-hauste penal edo administratiboei buruzkoak.

– Beste datu-mota batzuk: Ez dago horrelakorik.

– Tratamendu-sistema: mistoa.

4.– Aurreikusitako datu-jakinarazpenak:

– Datuak lagatzea: Aseguru Bitartekarien Elkargoen Kontseilu Nagusiari, Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguru Bitartekarien Kontseiluari, organo judizialei, Estatuko Administrazioko beste organo batzuei.

5.– Datuen nazioarteko transferentziak:

– ez dago horrelakorik.

6.– Fitxategiaren arduraduna:

– Fitxategiaren erakunde arduraduna: Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa.

7.– Eskubideez baliatzeko unitatea:

– Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien aurka egiteko eskubideez zein zerbitzu edo unitateren aurrean balia daitekeen:

Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa, María Díaz de Haro kalea 10 bis – solairuartea. 48013 Bilbao. Bizkaia.

8.– Segurtasun-maila:

– ertaina.


Azterketa dokumentala