Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2012ko azaroaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4979

EDIKTUA, 966/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 966/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Amadora Gonzalez Garcia eta Jon Irasuegui Santos.

Abokatua.

Prokuradorea: Belmonte eta Belmonte.

Demandatua: Aprovechamiento Anual de Bienes Turísticos 2050, S.L. AABT 2050, S.L.

Gaia: arrunta.

Judizio horren gainean 2012ko urriaren 3an epaia eman da; hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Belmonte Epaitegietako prokuradoreak Jon Irasuegui Santosen eta Amadora González Garcíaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda AABT 2050, S.L. sozietatearen aurkakoa. Ondorioz:

2004ko urriaren 2an alderdiek sinatutako turismorako ondasun higiezinen txandakako aprobetxamendu-kontratua deuseztatuta dagoela deklaratzen dut –2004ko urriaren 28ko eskritura publikoa–.

Alderdi demandatua jasotako 24.274,06 euro itzultzera kondenatzen dut.

Halaber, demanda aurkeztu zenetik epai honen egunera arte, eta egun horretatik erabat ordaindu arte zenbateko horrek sortutako interesak ordaintzera ere kondenatzen dut, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoak.

Kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4706 0000 00 0966 11 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aprovechamiento Anual de Bienes Turísticos 2050, S.L. AABT 2050, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala