Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4951

AGINDUA, 2012ko urriaren 22koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Honen bidez, luzatu egiten da EAEko Administrazioaren lurzorua –azalera-eskubidean eraikitako hainbat etxebizitza hartzen dituena– erosteko eskabideak aurkezteko epea.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren nahitaezko baimena lortu ondoren, 2012ko uztailaren 26an Agindua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko baldintzak ezartzeko, lurzoru horretan azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita baitaude.

Bertan eskabideak aurkezteko epea 2012ko irailaren 3an hasi eta azaroaren 30ean amaituko dela ezartzen da. Hasiera batean nahiko epe zabala ematen zuen arren, lurzorua erosteko prest dauden hainbat pertsonek oraindik izapide batzuk egin behar dituzte etxebizitzen erregistro-titularrak izateko, aipatutako Aginduak dioena betetzeko. Izapideok luzatu egiten direnez gero, litekeena da erosteko aukera galtzea.

Bestalde, eskatzaile asko finantzaketa lortzeko egungo zailtasunak jasaten ari dira eta denbora gehiago behar izaten dute kreditu-erakundeekin negoziatu edo salerosketa prezioari aurre egiteko beste bideak urratu ahal izateko.

Egoera horiek guztiak konpontzeko modurik errazaena eta eraginkorrena eskabideak aurkezteko epea luzatzea da.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko abenduaren 31ra arte luzatzea 2012ko uztailaren 26ko Aginduan eskabideak aurkezteko ezarritako epea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko baldintzak ezarri ziren, lurzoru horretan azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita baitaude.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabetean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala