Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3410

IRAGARKIA. Honen bidez jakinarazten zaio Ignacio Cuesta Ochoa de Zuazolari zigor-dosierraren ebazpen-proposamena. Zigor espedientea 2012ko martxoaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu bidez ireki zen, ustez hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Lege hausteagatik.

Zigor dosierra ebazpen-agindu horren jakinarazpena pertsonalki helarazi nahi izan zitzaion Ignacio Cuesta Ochoa de Zuazolari, baina ez zen lortu; hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39. artikuluaren arabera, 15 egun balioduneko epea du espedientatuak dosierra kontsultatzeko, dosierreko agirien kopiak lortzeko eta egoki deritzon alegazioak egiteko eta agiriak nahiz informazioa aurkezteko.

Zigor-dosierra espedientatuaren eskura egongo da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Plangintza Zuzendaritzan.

Hori guztia jendaurrean jarriko da, interesdunak horren berri izan dezan, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa atera baita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.

Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria,

FRANCISCO OLARREAGA TELLECHEA.


Azterketa dokumentala