Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3400

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 84/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 84/10 prozedura.

Alderdi demandatzailea: Oscar Romero Herran.

Alderdi demandatua: Leire Zuloaga Barreal.

Gaia: seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta honako hau dio:

2/12 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hemeretzia.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaolak, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizenak, 84/10 autoak ikusi ditut (gaia: seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzea). Honako hauek dira alderiak: alderdi demandatzailea, Oscar Romero Herran, German Ors Simon prokuradorea eta Oscar Martinez Saenz letraduak lagundurik; eta alderdi demandatua, Leire Zuluaga Barreal, auzi-ihesean dena; Fiskaltzak ere esku hartu du.

EPAITZA

Oscar Romero Herránen eta Leire Zuluaga Barrealen seme adingabearekiko neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

– Oscar Romero Herrán aitari bakarrik esleitzea adingabearen gaineko guraso-ahala, eta, ondorioz, baita zaintza eta jagoletza ere.

– Leire Zuluaga Barreal amak, hilero, 250 euroko mantenu-pentsioa emango du 3400 adingabearentzat. Diru-zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da, Romero Herrán jaunak izendatuko duen kontu-korrontean, eta urtero, ebazpen honen dataren hurrengo urteko urtarrilaren 1ean gaurkotuko dira, Estatistikako Institutu Nazionalaren edo horren ordezko erakundeak ezarritako KPIren arabera.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hemeretzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala