Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3397

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratu den 285/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 285/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Lindorff Holding Spain, S.L.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Mohamed Merabet Chat.

Gaia: zorra aitortzea.

Aipatu judizioan, 2012ko maiatzaren 8an, epaia eman da, zeinen epaitza honako hau baita:

69/12 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko maiatzaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Lindorff Holding Spain, S.L.U.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.

Alderdi demandatua: Mohamed Merabet Chat, auzi-ihesean dena.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

Helena Antona Suenak, hiri honetako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 285/11 judizio arrunteko auto hauek. Idazpuruan ageri diren alderdiek parte hartu dute. Eta honako epaia eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Navajas Saiz auzitegiko prokuradore jaunak Lindorff Holding Spain, S.L.U.ren izenean eta ordez jarritako demanda, Mohamed Merabet Chat-en aurkakoa. Eta, hala, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hamahiru mila bostehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita zazpi zentimo (13.551,67), tronkoarenak, bai eta demanda aurkeztutako egunetik beranduntza-ordainketa erabat egin arte sortutako interesak ere, % 22,30eko tasan hitzartutakoak ere, eta kostuak eta gastuak ere bai.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa eta beraren aurka errekurtsoa aurkez daitekeela:

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1864000000028511. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mohamed Merabet Chat demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala