Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3393

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 395/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian Idoia Oliva Epelde eta Rodrigo Machadoren aurka bideratutako 395/10 prozedura arruntean epaia eman da, zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunterako demandari dagokionez. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

77/12 EPAIA

Epaia ematen duen eskualdeko epailea: Angela Fernandez Zabalegui.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko maiatzaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Javier Urquizu Arocena.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Idoia Oliva Epelde eta Rodrigo Machado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ángel María Echaniz Aizpuru Epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean diren Idoia Oliva Epelde eta Rodrigo Machadoren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 13.209,32 euro, eta % 17,25ean itundutako interesak, hain zuzen mailegu-kontuak itxi ondorengo egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak –izan ere, kontu horien zorpeko saldoa erreklamatzen da–. Horretaz gain, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko dituzte demandatuek.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan zainpean jarri beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 02 0395 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rodrigo Machado demandatuarentzako behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan eman eta izenpetzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko maiatzaren hogeitazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala