Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3387

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Oñatiko Udalari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitzeko dena. Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza.

Ikusi dugu Oñatiko Udalari emandako diru-laguntzari buruzko espedientea. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez (2012ko urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautu zen, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko (2012ko urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk).

Bigarrena.– Eskabideak aurkeztu ondoren eta horiek Hautaketa Batzordeak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpena eman zuen 2012ko maiatzaren 2an (2012ko maiatzaren 28ko EHAA, 103.zk.). Ebazpen horren I. eranskinean, Oñatiko Udalari 15.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko lehen diagnostiko bat eta plan bat egiteko. Diru-laguntza horren zenbatekoa udalak aurkeztutako aurrekontuaren maximoa da.

Hirugarrena.– 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 14.d) eta 16.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, horien berri eman behar zaio Erakundeko Zuzendaritzari, eta aldaketa oro berariaz onartu behar du Zuzendaritzak.

Laugarrena.– 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 16. artikuluan adierazitakoa betetzeko, Udalak, ekainaren 27an, beste dokumentazio bat aurkeztu zuen, eta bertan, beste enpresa esleipendun bat eta beste aurrekontu bat jasotzen ziren. Aurrekontuaren zenbatekoa 17.000 eurokoa da, eta 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 11. artikulua aplikatuz, diruz lagundu behar den zenbatekoa 12.750 eurokoa da, eta, beraz, 2.250 euroko aldea dago, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat hartu zen aurrekontuarekiko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau hartzeko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari dagokio, 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 13.1 artikuluan organo berari –diru-laguntzak emateko prozedura amaitzeko– ematen zaion eskumenarekin korrelazioan.

Bigarrena.– 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 5.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili behar dira diru-laguntzak. Laguntza teknikoa, bestalde, EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatzeko, tokian-tokian egiten diren emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin, ebaluatu eta egokitzeko izango da.

Hirugarrena.– 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 15.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

Laugarrena.– 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren 11. artikuluan ezarritakoa betez, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu aurkeztutako aurrekontuaren % 75. Hori dela eta, diru-laguntzaren zenbatekoa aterako da, hain zuzen, ehuneko hori azkenean aurkeztutako aurrekontuari aplikatuz.

Bosgarrena.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira interesdunentzat garrantzitsuak diren egintzak, baldin eta orokorki eragiten badiete (1/1997 Legegintza Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzekoa).

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren oinarriak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurreikusitako gastuaren justifikazioaren araberako proportzioan gutxitzea Oñatiko Udalari emandako diru-laguntzaren guztirakoa, 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaz egindako deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza, hain zuzen ere, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren barruan (2012ko urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.).

Erakunde onuradunari dagokion diru-zenbatekoaren guztirakoa 12.750 eurokoa da. Izan ere, 2.250 euro gutxitu zaizkio, aurrekontu berria sartzeagatik.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena.– Udal interesdunari ebazpen honen berri ematea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioetarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Jakinarazten zaio ezen, ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala