Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3379

138/2012 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoaren 2012ko ekitaldirako aurrekontua onartzeko dena.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 2/2012 Legeak Lehiaren Euskal Agintaritza sortu zuen, Administrazioko erakunde autonomo gisa, ekonomia-politikaren eta lehiaren defentsaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia, eta berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu bere eginkizunak betetzeko.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera Aurrekontuei buruzko Legea indarrean jartzeaz bat hasi zenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak erakunde autonomo hori jardunean hasten den urteko aurrekontua onartu behar du, hala xedatuta baitago Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateginaren bigarren xedapen gehigarrian (testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen).

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoaren 2012ko ekitaldirako gastu-aurrekontua onartzea. Aurrekontu hori, ordainketa-kredituei dagokienez, 711.100 eurokoa da, eta konpromiso-kredituei dagokienez, ordea, 50.000 eurokoa. Eranskinean zehaztuta daude gastuak, kapituluka.

2. artikulua.– Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoaren 2012ko ekitaldirako sarrera-aurrekontua onartzea. Ordainketa-kredituen zenbateko bera da. Eranskinean zehaztuta daude diru-sarrerak, kapituluka.

3. artikulua.– Aurrekontuen ardura duen sailari beharrezko aurrekontu-aldaketak egiteko baimena ematea, Lehiaren Euskal Agintaritzaren aurrekontua presta dezan, eta horrek ez die inolako gehikuntzarik ekarriko aurrekontu orokorretako sarrera eta irteerei.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2012ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 17an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

ERANSKINA, UZTAILAREN 17ko 138/2012 DEKRETUARENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala