Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2890

EDIKTUA, baldintzazkoak ez diren mehatxuak direla-eta bideratutako 1277/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 1277/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

99/12 EPAIA

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamabiko martxoaren bian.

Nik, Silvia Villanueva Hormíasek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, 1277/11 falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan, fiskala ere parte izan da. Eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Jarduera hauen helburu den faltatik absolbitzen da Rafael Romero.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ofiziozkoak deklaratzen dira.

Jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari eta inplikatuei, aditzera emanez ez dela irmoa eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin, Rafael Romerori epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, 2012ko apirilaren 18an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala