Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2885

EDIKTUA, kontratu ez betetzeari buruzko 559/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 559/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Popular Español SA.

Abokatua: Alfonso Matas Frías.

Prokuradorea: Perez.

Demandatua: Martin Gimenez Diaz eta Comercial Siderurgica Martin y Compañia, S.L.

Gaia: Kontratua ez betetzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2012-03-30ean. Eta honako hau da epai horren epaitza:

Comercial Siderúrgica Martin y Cía, S.L. eta Martín Jiménez Díaz-en aurka, Banco Popular Español, S.A.ren izenean eta ordez Pérez Saratxaga prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut.

Ondasun higigarrien 540-586217 zenbakiko finantza-errentamenduko (leasing) merkataritza-kontratua suntsitua dela deklaratzen dut; kontratu hori 2007-12-27an sinatu zen, eta honako ondasunei buruzkoa zen: Toyota Yaris 1.4 D4D 3 puertas Sol Negro Mica; txasis-zenbakia: VNKJC96300A135899; matrikula: 6692-FZB.

– Aipatu ondasuna auzi-jartzaileari berehalakoan entrega dakiola agintzen dut.

– Auzialdi honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Martin Gimenez Diaz eta Comercial Siderurgica Martin y Compañia, S.L demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala