Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2046

IRAGARKIA, «Mugikortasun segururako heziketaren arloan prebentzioa lantzeko sentsibilizazio-ekintzak 2012-2014 hirurtekoan diseinatzea, gauzatzea eta kudeatzea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua egiteko lizitazioari dagokiona (Espedientea: T-130/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: T-130/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren egoitzan eta EAEko beste zenbait tokitan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 289.620 euro (245.440,68 euro, gehi 44.179,32 euro BEZari dagozkionak), honako urtealdi hauetan banatuta:

2012. urtea: 108.820 euro.

2013. urtea: 76.000 euro.

2014. urtea: 104.800 euro.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1-E aldea-solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es.

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 23a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

+ Egiaztatzeko moduak: Finantza-rakunde baten txostena.

+ Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko, kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela: 289.620 euro.

B) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

+ Egiaztatzeko moduak: azken bost urteetan, enpresa lizitatzaileak egindako lan behinenen zerrenda; datak, zenbatekoak eta onuradunak aipatu beharko dira.

+ Kontratua koordinatzen arituko den pertsonaren Curriculum Vitaea.

+ Betekizunak: gutxienez, bost (5) lanek lotura izan beharko dute sentsibilizazio-ekintzen koordinazioarekin, diseinuarekin, gauzatzearekin, kudeaketarekin eta garapenarekin.

+ Kontratuaren koordinatzaileak egiaztatu beharko du unibertsitateko lizentziaduna dela eta kultura-kudeaketaren arloan prestakuntza duela.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 23a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpena eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen badira, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1-E aldea-solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2012ko maiatzaren 30a; eta «B» gutun-azala, 2012ko ekainaren 6a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 20a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala