Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2032

ERABAKIA, 2012ko martxoaren 27koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pertsonal Irakasle eta Ikertzailea Ikerkuntza Guneei Adskribatzeko Arautegia onesteko dena.

Unibertsitateak, bere helburuak eraginkortasunez lortzeko formula berriak bilatu eta aurkitzearren, garapen handiagoa izan du azken urteotan, bertan osatu eta beronek parte hartutako egituren bidez, unibertsitatearen ohiko egitura gainditzen duten egituren bidez.

Hortaz, Zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak aurreikusten du ezen unibertsitate publikoek baimena eman ahal dutela bere pertsonal ikertzailea ikerkuntzarako beste eragile publikoei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako eragile pribatuei adskribitzeko, baldin eta erakunde publiko haiek eragile hauen gobernu-organoetan parte hartzen badute. Ikerkuntza zientifiko eta teknikoari, garapen teknologikoari, jakintzaren transferentzia edo zabalkundeari dagozkion eginkizunetan edo ikerkuntza guneetako, zientzi instalazioetako edo zientzi programa eta proiektuetako zuzendaritzan jardutea izango da adskribitzearen helburua eta ikerketa proiektua amaitu arteko denborarako egingo da, unibertsitateak emandako aldeko txostena aurrez dela eta, behar izanez gero, estatutuek adskripziorako prozedura eta ondorioei dagokienean diotenarekin bat etorrita (17.2 artikulua).

Bere aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onetsi zituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren 92.3 artikuluak dio ezen «UPV/EHUk lankidetza hitzarmenak egin ahal izango ditu erakunde publiko zein pribatuekin, azpiegiturak erabiltzeko, langileak trukatzeko edo ikerketa proiektuak egiteko».

Testu bereko 25.2 artikuluak agintzen du gobernu kontseilua dela irakasleen ikerkuntza betebeharrak ezartzeko eskumena duen organoa.

Azken urteotan, UPV/EHUk, gizarteak egindako eskariei erantzuteko eta lankidetzaren bidez osatutako ikerkuntza eta berrikuntza eredua garatuz, gero eta gehiago parte hartzen du I+G+B-rako erakundeetan, hauetako batzuek EHU taldea osatzen dutelarik, unibertsitatearekin duen lotura eta harremanarengatik eta parte hartze bereziarengatik, beste erakunde batzuetan, alderantziz, unibertsitatearen harremana eta eragina txikiagoa den bitartean. Kasu guztietan oro, UPV/EHUk borondatea du I+G+B-rako beste erakunde horiekin batera lan egiteko proiektu komunak sortzen, eta, elkarketaren bidez, zientzia, teknologia eta jakintzaren bikaintasuneko ingurune bat eratzeko.

Hortaz, eta 14/2011 Legearen 17.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat datorrelarik, arautegi honek UPV/EHUko pertsonal irakasle eta ikertzailea aipatutako artikuluan agertutako ikerkuntzarako guneei adskribitzeko prozedura eta ondorioak ezarri gura du, bai eta estatutuen 25.2 artikuluan egoera honetan legokeen PIIri ezarritako betebeharrak zehaztu ere.

Gobernu Kontseiluari 2012ko otsailaren 23an aurkeztu ondoren eta Estatutuak eta arautegiak garatzeko batzordeak aurkeztutako emendakinak aztertu dituelarik, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluari helarazten zaio 2012.eko martxoaren 27ko bileran onar dezan.

Hori guztia kontuan hartuta, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pertsonal Irakasle eta Ikertzaileak Ikerkuntza Guneei Adskribitzeko Arautegia onestea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Leioa, 2012ko martxoaren 27a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCÍA.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO (UPV/EHU) PERTSONAL IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK IKERKUNTZA GUNEEI ADSKRIBITZEKO ARAUTEGIA

Unibertsitateak, bere helburuak eraginkortasunez lortzeko formula berriak bilatu eta aurkitzearren, garapen handiagoa izan du azken urteotan, bertan osatu eta beronek parte hartutako egituren bidez, unibertsitatearen ohiko egitura gainditzen duten egituren bidez.

Hortaz, Zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 legeak aurreikusten du ezen unibertsitate publikoek baimena eman ahal dutela bere pertsonal ikertzailea ikerkuntzarako beste eragile publiko eta lukuru asmorik gabeko bestelako eragile pribatuei adskribitzeko, baldin eta erakunde publiko haiek eragile hauen gobernu organoetan parte hartzen badute. Ikerkuntza zientifiko eta teknikoari, garapen teknologikoari, jakintzaren transferentzia edo zabalkundeari dagozkion eginkizunetan edo ikerkuntza guneetako, zientzi instalazioetako edo zientzi programa eta proiektuetako zuzendaritzan jardutea izango da adskribitzearen helburua eta ikerketa proiektua amaitu arteko denborarako egingo da, unibertsitateak emandako aldeko txostena aurrez dela eta, behar izanez gero, estatutuek adskripziorako prozedura eta ondorioei dagokienean diotenarekin bat etorrita (17.2 artikulua).

Bere aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onetsi zituen otsailaren 15eko 17/2011 dekretuaren 92.3 artikuluak dio ezen «UPV/EHUk lankidetza hitzarmenak egin ahal izango ditu erakunde publiko zein pribatuekin, azpiegiturak erabiltzeko, langileak trukatzeko edo ikerketa proiektuak egiteko».

Testu bereko 25.2 artikuluak agintzen du gobernu kontseilua dela irakasleen ikerkuntza betebeharrak ezartzeko eskumena duen organoa.

Azken urteotan, UPV/EHUk, gizarteak egindako eskariei erantzuteko eta lankidetzaren bidez osatutako ikerkuntza eta berrikuntza eredua garatuz, gero eta parte hartzen gehiago du I+G+B-rako erakundeetan, hauetako batzuek EHU taldea osatzen dutelarik, unibertsitatearekin duen lotura eta harremanarengatik eta parte hartze bereziarengatik, beste erakunde batzuetan, alderantziz, unibertsitatearen harremana eta eragina txikiagoa den bitartean. Kasu guztietan oro, UPV/EHUk borondatea du I+G+B-rako beste erakunde horiekin batera lan egiteko proiektu komunak sortzen, eta, elkarketaren bidez, zientzia, teknologia eta jakintzaren bikaintasuneko ingurune bat eratzeko.

Hortaz, eta 14/2011 Legearen 17.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat datorrelarik, arautegi honek UPV/EHUko pertsonal irakasle eta ikertzailea aipatutako artikuluan agertutako ikerkuntzarako guneei adskribitzeko prozedura eta ondorioak ezarri gura du, bai eta estatutuen 25.2 artikuluan egoera honetan legokeen PIIri ezarritako betebeharrak zehaztu ere.

1. artikulua.– Ikerkuntzaren eta jakintza transferentziaren jarduerarekiko adskripzioaren marko orokorra.

1.1.– Arautegi honen bidez, prozedurak eta baldintzak ezarriko dira UPV/EHUko pertsonal irakasle eta ikertzailearen (PII) ikerkuntza jarduna beste eragile publikoetan eta irabazi-asmorik gabeko bestelako eragile pribatuei adskribitzeko baimena eman ahal izateko, baldin eta unibertsitateak eragile hauen gobernu organoetan parte hartzen badu.

1.2.– Adskribitzearen helburua ikerkuntza zientifiko eta teknikoari, garapen teknologikoari, jakintzaren transferentzia edo zabalkundeari dagozkion eginkizunetan edo ikerkuntza guneetako, zientzi instalazioetako edo zientzi programa eta proiektuetako zuzendaritzan jardutea izango da eta kasuan kasuko eginkizuna amaitu arteko iraupena izanen du.

2. artikulua.– Adskripzio-irizpideak.

UPV/EHUk baimena eman ahal izango du bertako PIIren ikerkuntza jarduna adskribitzeko baldin eta adskripzioak onura zientifiko eta/edo akademikoa badakarkie UPV/EHUri zein PIIri berari:

2.1.– UPV/EHUri sortutako ikerkuntzaren kantitate eta kalitatearen hobekuntza ekarri beharko dio, bai eta/edo gizarteari ikerkuntzaren emaitzen transferentziarena era.

2.2.– PIIri ikerkuntzaren garatze gaitasunen hobekuntza ekarri behar dio ingurune egokiagoan, ikerkuntza ildo definituagoetan edo finantzaketa handiagoaz arituko baita.

3. artikulua.– Adskribitzeko prozedura.

3.1.– UPV/EHUko PIIko kide baten ikerkuntza jarduera berezko nortasun juridikodun ikerkuntza erakunderen bati adskribitzeko, kasuan kasuko erakundeak eta horrekiko interesa duen irakasle edo ikertzaileak, zeinek berea, aldez aurretik, eskaria egin beharko diote UPV/EHUri. UPV/EHUk baimena eman ahal izango du adskripzioa egin dadin, baldin eta Ikerkuntza, garapen eta berrikuntza batzordearen onarpena eta irakasle edo ikertzaileari dagokion saileko kontseiluaren txostena aurretik badira.

Eskariaz batera, ikerkuntza erakundean aurreikusitako jarduera zehatz eta zehetuak jasoko dituen oroitidazkia aurkeztu beharko da, bai UPV/EHUri nola PIIko kideari ekarriko liekeen onura zientifiko eta/edo akademikoa justifikatuz eta adskripzioaren iraupena eta berori luzatzeko aukera zehaztuz.

3.2.– Unibertsitateko PIIko kidearen ikerkuntza jardunaren adskripzioa UPV/EHUren eta ikerkuntza gunearen artean sinatu beharreko komenioan gauzatuko da, adskripzioaren beraren baldintzak eta ezaugarriak zehaztuz eta arautegi honetan ezarritakoa aplikatu egingo dela espresuki adieraziz.

4. artikulua.– Motak eta iraupena.

4.1.– Salbuespenez, adskripzioaren helburua ikerkuntza guneetako zuzendaritza eta/edo gestioa denean eta komenioak hala aurreikuspena eginez gero, adskripzioa arduraldi osokoa izan liteke.

4.2.– Adskripzioaren iraupena ezin izan daiteke hiru urtetatik gorakoa eta urtero luzatuko ahal da, gehien dela, 5 urtetara arte. Luzapenerako eskariarekin batera, berori justifikatzeko oroitidazkia aurkeztu beharko da.

4.3.– UPV/EHUko PIIk ikerkuntza erakundeekiko duen adskripzioa amai daiteke komenioan ezarritako epea agortu baino lehen, UPV/EHUk, erakundeak edo interesatuak hala eskaturik, adskripzioa eragin zuten zioak edo PIIko kideak UPV/EHUrekiko harremana desagertu direlako.

4.4.– Ikerkuntza jardueraren adskripzio epea amaitzerakoan, UPV/EHUko PII jatorrizko sailaren barruko ikerkuntza jardunera itzuliko da.

5. artikulua.– Adskripzioaren ondorioak.

5.1.– Ikerketa ikerkuntza erakunde bati adskribitzen duen UPV/EHUko PIIko kideak eutsi egiteko dio UPV/EHUko kide izateari, bai eta, oso-osorik, UPV/EHUko kide izanik, bere eskubide eta betebehar guztiei ere.

5.2.– UPV/EHUk datu eta berri zehatzak jaso behar ditu UPV/EHUko PIIri eman eta ikerkuntza erakundeak gestionatutako proiektu eta komenioen inguruan.

5.3.– UPV/EHUko PIIri eman eta ikerkuntza erakundeak gestionatutako proiektu eta komenio guztiak, PIIren jatorrizko unibertsitate egituran eta, oro har, UPV/EHUn kontabilizatuko dira, ebaluazioaren ondorioetarako.

Puntu hau espresuki ageriko da komenioan eta alde biek ezarri beharko dute informazio honen gestionatzeko sistema.

Komenioak aurreikusi behar du, adskripzioa amaitzerakoan, garatutako jardueren justifikatzeko oroitidazkia egin beharko dela.

5.4.– Pertsonal irakasle eta ikertzaileak jarraituko du jasotzen UPV/EHUrekiko zerbitzu harremanari dagozkion ordainsariak.

Halaber, komenioak aurreikus lezake, adskripzio kontzeptu gisa, UPV/EHUren aldeko finantzaketa bat eta honen kargura, jaso liteke bertan, besteak beste, PIIri egindako ordainsaririk, beti ere, lan zientifiko, tekniko, giza ikasketen zein arteen alorrekorik egiteko kontratuak eta, pertsona fisiko edo juridiko, unibertsitate edo erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetzaz, garatutako prestakuntza jarduera espezifiko edo espezializazio ikasketak arautzen dituen unibertsitate arautegiak aurreikusi eta xedaturikoa errespetatu eta betez.

Era berean, 4.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenezko kasuetan, arduraldi osoko adskripzioaren ondoriozko akademi kostuen betepena ere aurreikusi beharko du.

Pertsonal honek, era berean, garatu ahal izango ditu Unibertsitateen lege organikoaren 83. artikuluak eta lege honen garapen arauek aipatutako kontratuak, salbu eta bere adskripzioari dagokion erakundearekin egiten badira.

5.5.– Aurreko hau ezertan ere ukitu barik, ikerketa ikerkuntza erakunde bati adskribitzen duen UPV/EHUko PIIko kideak ezin izango du jarduera horretarako gune zein baliabide edo sostengurik baliatu, jatorriz legokiokeen unibertsitate egituran. Alabaina, ikerkuntza jarduera burutu ahal izateko UPV/EHUren instalazio eta/edo ekipamenduak erabiltzea ezinbestekoa denean, hala agerraraziko da alde bien artean sinatu beharreko lankidetza komenioan. Beste alde batetik, komenioak, hala balegokio, adskripzioa amaitzerakoan, azpiegitura hornitzeko bermea ere aurreikus lezake.

6. artikulua.– Xedapen orokorrak.

6.1.– UPV/EHUko PIIk espresuki agerraraziko du unibertsitateko kidea dela ikerkuntzaren ondorioz sortutako emaitzan ustiatu eta zabaltzeko argitarapen eta ekintza guztietan (direla argitarapenak, direla kongresuetako parte hartzeak, hitzaldia, patenteak, prototipoak edo baliatu beharreko ereduak), bai eta UPV/EHUren ikusizko irudi korporatiboa behar bezala erabiliko ere, kasuan kasu erabili beharko liratekeen beste batzuk ere erabilita. Ikerkuntzarako erakundeari adskribituriko UPV/EHUko PIIk konpromisoa hartzen du UPV/EHUren ikerkuntzarako datu baseetan bere ekoizpenari buruzko datuak sartzeko. Puntu hau ezinbestekoa izango da adskripzioari eutsi edo luzatu ahal izateko.

6.2.– UPV/EHUn sortu eta lortutako jakintza konfidentzialtasunaren printzipioaren menpe dago, bai bertako pertsonalari nola jakintza honen berri luketen pertsonei dagokienez eta UPV/EHUren eskumena da jakintza hau baliatzeko aukerak xedatzea.

6.3.– Ikerkuntza erakundeekiko komenioek bestela ezarri ezean, UPV/EHUko pertsonalak lortutako emaitzei dagokien jabego intelektualaren eskubideen titulartasuna eta industri jabetzaren titulartasuna, bai eta hauek juridikoki babesteko eskatu beharreko eskubidea ere, unibertsitatearenak izango dira, barruko arautegiak ezartzen dituen baldintzetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1. artikuluan aipatutako erakundeen bestelakoetan garatutako PIIren ikerkuntza jarduerak Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuen 92.3 artikuluan ezarritakoari lotuko zaizkio.

AZKEN XEDAPENA

Arautegi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala