Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1534

IRAGARKIA, Ignacio Armendariz Beloki jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko otsailaren 10eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak bete ez direla-eta oker ordaindutakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazten da.

Ignacio Armendariz Beloki jaunari aipaturiko ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Gainera, honako inguruabar hauek azpimarratu nahi dira:

2011ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Ignacio Armendariz Beloki jaunari bidegabeki ordaindutako zenbatekoak (406,24 euro) itzultzeko prozedura hastea 79/2010 Dekretuan zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan oinarrituta.

Hamabost eguneko epea igaro denez eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena eman du 2012ko otsailaren 10ean, eta, horren bidez, Ignacio Armendariz Beloki jaunak bidegabeki jasotako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola adierazi da, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpen honen berri ematen denetik aurrera, aipaturiko 5. artikuluaren 2. atalean ezarri bezala.

Bi hileko epe hori borondatezkotzat jotzen da, eta epea igaro ondoren dirurik itzuli ez bada, Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu bideari ekin diezaion, indarreko xedapenek ezartzen duten bezala.

Itzuli beharreko zenbatekoa 406,24 euro, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu gaituan sartu beharko da; hain zuzen ere, Caja Vital Kutxako 2097 0178 10 0010964288 zenbakidun kontuan, eta «baldintzazkotasuna» adierazi ordain-agirian.

Itzulketa egiten ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko organismo ordaintzaileak zenbatekoa kendu egin ahal izango dio interesdunak egin beharreko edozein ordainketari, erakunde ordaintzaileen eta bestelako organoen baimenari eta FEAGA eta FEADERen kontuen likidazioari dagokionez Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzeko Kontseiluaren 2006ko ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren 5 ter artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.

Halaber, jakinarazten da ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Horrez gain, ohartarazten zaio ordainketa egin behar duela errekurtsoa aurkeztu arren, aurrez aipaturiko 30/1992 Legearen 111. artikuluarekin bat etorriz, nahiz eta ez den hori onartzeko baldintza aipaturiko zenbatekoa ordaindu izana.

Ebazpen hori eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean (Donostia kalea 1, Lakua 0 - 4. solairua, 01010- Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala