Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1517

AGINDUA, 2012ko martxoaren 8koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, EB3-0276/08-LC-000 sustapenean itxaron-zerrendak agortu direla eta esleitu gabe gelditu diren babes ofizialeko etxebizitzen esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen du, hala jasotzen baita Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan.

2.– Babes ofizialeko 113 etxebizitzaren sustapena Mutrikun kokatuta dago, A, B, eta D eraikinetan, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) baltzu publikoak sustatzen du, eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek 2008ko urriaren 8an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB3-0276/08-LC-000 du espediente zenbakia.

3.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko maiatzaren 22ko Aginduak babes ofizialeko 113 etxebizitza Mutrikuko udalerrian esleitzeko hautaketa-prozesua hasten du eta hainbat zehaztasun finkatzen ditu.

4.– 2009ko irailaren 30ean, etxebizitza horiek esleitzeko zozketa egin zen. Aipatutako aginduak bere hamaikagarren ebatzian zera dio: itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion Lurralde-ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu, araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartzeko azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesdun deklaratutako udalerriak zabaltzea posible izango da.

5.– Lehenengo zozketako itxaron-zerrenda agortu ondoren, 2011ko maiatzaren 3an, beste zozketa bat egin zen. Zozketa horretan, 2009ko maiatzaren 22ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen zituzten eta 2010eko azaroaren 30era arte Etxebiden eskaera aurkeztutako Mutrikuko erosketa eskatzaileek parte hartu zuten.

6.– Zozketa berri horren itxaron zerrenda laster agortuko dela aurreikusten da, esleitu gabeko etxebizitzak geratuko direlarik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Organo honi dagokio zehaztasun hauek finkatzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluan, eta baita babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 7. artikuluan ere.

2.– Sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak honako hau adierazten du 7.1 artikuluan:

«1.– Hautespen-prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez hasiko da. Agindua sustapenaren behin-behineko kalifikazio-egunaren ondoren eman beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maiatzaren 3ko zozketako itxaron zerrendak agortu ondoren, EB3-0276/08-LC-000 sustapenean esleitu gabe geratuko diren etxebizitzak esleitzeko prozesu berri bat abian jarri.

Bigarrena.– Lurralde Ordezkaritzan, zozketa bidez zerrenda bat eratuko da, eta Gipuzkoako Etxebizitza ordezkariak zerrenda horren hurrenkera jarraituz esleituko ditu etxebizitzak. Zozketa horretan, Etxebiden Mutrikun etxebizitza erosketan eskatzen dutenek hartuko dute parte, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

1.– 2011ko abenduaren 1a baino lehen Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eskaera aurkeztu izana.

2.– Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Mutriku, Deba, Mendaro edo Ondarroan, agindu hau argitaratzen den eguna baino urte bete lehenagoko antzinatasunez.

3.– 2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da.

Hirugarrena.– Zozketa egiteko ausazko zenbaki bat emango zaio espediente bakoitzari eta dagoen partehartzaile bezainbat bola edo txartel zakuratuko dira. Zakutik bola edo txartel bat aterako da, eta ateratako zenbakiari dagokion eskatzailea izango da itxaron zerrendako lehena; itxaron zerrendako hurrengoak zenbaki horri jarraitzen diotenak izango dira, modu korrelatiboan, eta itxaron zerrendako azkena, atera den zenbakiaren aurrekoa izango da.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 8a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala