Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1074

EDIKTUA, 6/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

6/10 falta-judizioan honako ebazpen hau hartu dela:

33/10 EPAIA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile titularrak, Julián García Marcos jaunak, Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz, eta Erregeren izenean, honako epai hau eman du:

Irunen, 2010eko otsailaren 1ean, ustezko ebasketa-faltaren gaineko 6/10 falta-judizio azkarra entzun eta ikusi da. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Hona hemen alderdiak: Jesús Francisco Martín Carpio jauna, salatzailea; eta Marie Christine Wulf eta Estefania Saez Wulf, salatuak.

Aipatutako manuak, konkordanteak eta aplikatu daitezkeen gainerakoak ikusirik, honako hau da,

EPAITZA

Kondenatu egiten dut Marie Christine Wulf, ebasketa-falta baten egile denez, lau eguneko zigorrera, eguneko 4 euroko kuota ordaindu beharko duelarik. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean, askatasun gabeko egun bat izango du.

Kondenatu egiten dut Estefania Saez, ebasketa-falta baten egile denez, lau eguneko zigorrera, eguneko 2 euroko kuota ordaindu beharko duelarik. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean, askatasun gabeko egun bat izango du.

Marie Christine Wulf-ek eta Estefania Saez Wulf-ek 112 euro ordaindu beharko dizkiote Alcampo merkataritza-guneari, modu solidarioan.

Prozedura honetako kostuak kondenatuek ordainduko dituzte.

Epai honen aurka, epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren izenean, apelazio errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Marie Christine Wulf andreari epaia jakinarazteko —ez baitakigu non dagoen egun— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala