Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1073

EDIKTUA, 175/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 175/10 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

Nik, Saioa Irigaray del Molino andreak, Eibarko eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko Ordezko Epaileak, ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi eta entzun dut 175/10 falta-judizioari dagokion auzi hau, epaitegi honetan bideratu dena, irain, mehatxu eta derrigortzeagatiko ustezko falta bat dela-eta. Fiskaltza izan da akzio publikoaren ordezkari eta defendatzaile; alderdi salatzailea Verónica Garrido Santiago andrea izan da, eta salatua, Arkaitz Galvan Cortes jauna (gainerako inguruabar pertsonalak autoetan jasota daude).

Zigor Kodeko 620.2. artikuluan ezarrita eta zigortuta dagoen irain-falta baten egile denez,Arkaitz Galvan Cortes jaunari kondena hau ezartzen diot: 7 eguneko lokalizazio iraunkorreko zigorra izango du, eta, hori bete ezean, Zigor Kodeko 468. artikuluan aurreikusten den zigor-erantzukizuna izango du; prozedura honetako kostuak ere berak ordainduko ditu, halakorik izanez gero.

Horrela jasota gera dadin, Arkaitz Galvan Cortesi jakinarazpena egiteko balio dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala