Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
1072

EDIKTUA, betearazpenari buruzko 128/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 128/11 betearazpen-prozeduran autoa eman da 2011ko azaroaren 22an. Idazpuruak eta xedapenezko zatiak honela diote:

AUTOA

Epailea: Silvia Villanueva Hormías.

Lekua: Donostia.

Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita bia.

XEDAPENAK

1.- Falta-judizio honetako epaia irmoa dela deklaratzen da, eta epaitegi honetako erregistro-liburuetan dagozkion idatzoharrak egin dira.

2.- Betearazpena burutzeko, honako eginbide hauek betetzea erabaki da:

Kondenatuari eskatzea ezarri zaion 1800 euroko isuna epaian zehaztutako moduan eta egunean ordain dezan, Banco Banestoren (Banco Español de Crédito) 1857-0000-78-0128-11 kontuan, eta ohartaraztea, ordaindu ezean, premiamendu-bidea erabiliko dela ordainarazteko eta horrela ere lortzen ez bada erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango duela. Erantzukizun horren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio. Hori betetzeko bidea une oro lokalizatuta egotea izan daiteke.

Eman bekie ebazpen honen berri Fiskaltzari eta azaldutako gainerako alderdiei. Jakinaraz bekie, halaber, horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela, Epaitegi honetan idazki bat aurkeztuz, hiru eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epaia jasota geratu eta Roberto Maria Rebollo Estibaliz jaunari epaia jakinarazteko, ematen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala