Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1071

EDIKTUA, 277/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 277/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Igartza SL.

Abokatua: Ignacio Arbide Olaizola.

Prokuradorea: Alvarez.

Demandatua: Jose Ismael Bon Perez eta Carmen Perez Garcia.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2011ko abenduaren 19an, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

257/11 EPAIA

Epailea: Maria Jose Eceiza Yarza andrea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Igartza SL.

Abokatua: Ignacio Arbide Olaizola.

Prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.

Parte demandada: Jose Ismael Bon Perez eta Carmen Perez Garcia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko judizioko demanda.

María José Eceiza Yarzak, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 277/11 hitzezko judizioko auto hauek. Igartza SL sozietateak sustatu ditu auto horiek, Juan Ramón Alvarez Uría prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Arbide Olaizola letraduak lagunduta, hain zuzen ere, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, auzi-ihesean diren José Ismael Bon Pérez eta Carmen Pérez García jaun-andreen aurka. Eta epaile horrek, eman zaizkion ahalmenak baliatuta, honako epai hau eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Juan Ramón Alvarez Uría prokuradoreak Igartza SL merkataritza-sozietatearen ordez aurkeztutako demanda, Ismael Bon Pérez eta Carmen Pérez García jaun-andreen aurkakoa.

1.- José Ismael Bon Pérez eta Carmen Pérez García kondenatzen ditut demandatzaileari mila hirurehun eta hamasei euro eta hogeita lau zentimo (1.316,24) eta dagozkion legezko interesak ordaintzera.

2.- Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846 0 000 00 0277/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai horren bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Ismael Bon Perez eta Carmen Perez Garcia demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko abenduaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala