Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
1070

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 27/04-A prozeduraren ondoriozkoa.

Likidazioan den Steuler Iberica SAren - Núñez Irueta Prokuradoreak ordezkatutakoaren- 27/04 zenbakiko borondatezko porrotari buruzko judizioan, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegiak 2011-12-27an emandako autoaren bitartez, hartarako jarduketak bukatzea erabaki da, efektiboak falta direla-eta.

Ebazpenaren xedapenezko zatia ondoko hauxe da hitzez hitz:

1.- Amaitutzat deklaratzen da Steuler Iberica SA zordunari buruzko 27/04 porrot prozedura, ez dagoelako ondasun eta eskubide nahikorik hartzekodunen kredituak osorik ordaintzeko eta jarduketak artxibatzea erabakitzen da.

2.- Zordunak administratzeko eta erabiltzeko oraindik dituen eskumenen mugapenak amaitzea ebazten da, kalifikazio epai irmoan daudenak izan ezik.

3.- Likidazioan den Steuler Iberica SA zordunak du bere kredituak -hartzekodunei ordaindu ez dizkienak- ordaintzeko erantzukizuna.

Lehiaketa berria deklaratzen ez bada edo lehiaketari berriro ekitea erabakitzen ez bada, hartzekodunek exekuzio bereiziak hasi ahal izango dituzte.

Pertsona juridiko zorduna iraungitzea ebazten da eta horrek Merkataritza Erregistroko inskripzio orria ixtea ekarriko du. Agindua emango zaio erregistroari horretarako.

4.- Deklarazioa inskribatu zen erregistroei bidali bekie agindua lehiaketa-deklarazioaren inskripzioa ezerezteko.

5.- Bost eguneko epean zordunaren beste ondasun edo eskubide batzuk agertzen badira, Lehiaketaren Legeko 179. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz jokatuko da.

6.- Bidal bekio Ministerio Fiskalari ebazpen honen testigantza.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (Lehiaketaren Legeko 177.1 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Interesdunei jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko abenduaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala