Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1069

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 36/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) 36/10 prozedura arrunta bideratu da, Mutua Madrileña Automovilistak eskatuta eta Liviu Daniel Stanescu eta Mihai Alexandru Litraren aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horretan epaia eman da, eta honakoak dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta.

28/11 EPAIA

Bilbao, 2011ko urtarrilaren 27a.

Ramón Comas Somalok, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Epaile Magistratuak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 36/10 judizio arrunteko autoak. Demandatzailea Mutua Madrileña Automovilista izan da, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta; demandatuak, berriz, Liviu Daniel Stanescu eta Mihai Alexandru Litra, auzi-ihesean.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Mutua Madrileña Automovilistaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, eta, beraz, Liviu Daniel Stanescu eta Mihai Alexandru Litra kondenatzen ditut demandatzaileari modu solidarioan 10.921,80 euro gehi horri dagozkion interesak ordaintzera.

Alderdi demandatua prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean jarri beharko da errekurtsoa, Probintzia Auzitegiari zuzendu beharko zaio eta epaitegi honetan bertan prestatu beharko da, hala xedatzen baita Prozedura Zibileko urtarrilaren 7ko 1/2.000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei; jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da, eta haren lekukotza auto hauetan jasoko da.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4706 0000 00 003610. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai horren bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Liviu Daniel Stanescu demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala