Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1065

AGINDUA, 2012ko otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) Foru Aldundietako ordezkari diren batzordekideak kargutik kendu eta berriak izendatzeari eta haren osaerari publizitatea ematen zaio.

2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren osaera zehaztu zen eta haren funtzionamendu arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta funtzioen aldetik askatasuna edukitzearen kaltetan izan gabe, gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila den horri atxikita dago.

COPAFA, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, hurrengoek eratzen dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, batetik, eta hiru foru aldundiek, bestetik. Halaber, sei batzordekidek eratuta egongo da, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren partetik eta beste hiru foru aldundien partetik.

Egindako izendapenetan jazotako aldaketak direla eta, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei dagokienez, beharrezkoa da izendapen horiek eguneratzea eta haren osaerari publizitatea ematea.

Horregatik guztiagatik, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.-Eduardo Aguinaco López de Suso jauna eta Juan Carlos Zuloaga Eizagirre jauna, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkari gisa, hurrenez hurren, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko (COPAFA) batzordekide bezala betetzen duten kargutik kentzeari publizitatea ematen zaio.

Bigarrena.- Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen (COPAFA) osaerari publizitatea ematea, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien ordezkaritzetan jazotako aldaketak barne hartuz.

Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko (COPAFA) kideak hauek izango dira:

Lehendakaria:

José Luis Barrena Martínez jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

Batzordekideak:

Pilar Santamaría Martínez andrea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

Juan Pablo Medrano Olmeño jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria.

Luis Javier Román de Lara jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Ikerne Zuluaga Zamalloa andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia.

Koldo Lizarralde Iraola jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea jauna, Erakunde Ordaintzailearen erantzulea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala