Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5836

EDIKTUA, 701/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 701/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maiotz Aldea SA.

Abokatua: Julián María de Celis Arrastoa.

Prokuradorea: Castro.

Demandatua: Maria Azurmendi Dorronsoro.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

2011ko uztailaren 19an epaia eman zen judizio horretan, eta bere epaitza honako hau da:

«EPAITZA

Maiotz Aldea, SAren ordezkaritzak María Azurmendi Dorronsororen aurka aurkeztutako demanda baietsi, eta suntsitutzat deklaratzen dut Goi Etxe, SAk Julia eta María Azurmendi Dorronsoro andreekin 1990eko urriaren 16an etxebizitza baten gainean izenpetutako kontratua (Juan de Iturralde kalea, 7, 1. ezkerra, Beasain), eta demandatua kondenatzen dut etxebizitza hori utzi eta Maiotz Aldea, SAren esku uztera; eta kondentatzen dut, halaber, prozedurako izapideek eragindako kostu prozesalak ordaintzera».

Maria Azurmendi Dorronsoro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko uztailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala