Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
5835

EDIKTUA, 85/09 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Eduardo Muiño Feijook, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizenak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 85/09 berehalako falta-judizioan epaia eman dela, hitzez hitz honakoa dioena:

354/09 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2009ko irailaren laua.

Nik, María Jose Eceiza Yarzak, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi dut 85/09 falta-judizioa, zeinean Eilasa Hadad izan baita salatua eta Julian Binard Arnaud kaltetua; Ministerio Fiskalak ere parte hartu du, Jesús Chavarino fiskalak ordezkatuta; eta auzigaia ustezko ebasketa-falta bat izan da.

EPAITZA

Eilasa Hadad kondenatzen dut -Zigor Kodeko 623.1 artikuluan tipifikatutako ebasketa-falta bat egiteagatik- zortzi eguneko lokalizazio-iraunkorrera eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi, baita ere, haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Julian Binard Arnaud-i jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala