Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5834

EDIKTUA, 234/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 234/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mikel Echeverria Larrañaga.

Abokatua: Enrique Lerchundi Perez.

Prokuradorea: Miranda.

Demandatua: Maria Luisa Martinez Dominguez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea, errentak direla-eta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Miranda epaitegietako prokuradoreak Mikel Echeverría Larrañagaren izenean eta ordez aurkeztu duen hitzezko judiziorako demanda, auzi-ihesean den María Luisa Martínez Domínguezen aurkakoa. Auzigaia 18.267 euro erreklamatzea da, errentak ez ordaintzeagatik.

1.- María Luisa Martínez Domínguez kondenatzen dut, ebazpen hau irmoa izan eta gero, Mikel Echeverría Larrañagari 18.267 euro ordaintzera.

2.- María Luisa Martínez Domínguez kondenatzen dut, ebazpen hau irmoa izan eta gero, Mikel Echeverría Larrañagari interes hauek ordaintzera:

a) 18.267 eurori dagozkion legezko interesak, demanda ezarri zenetik (2011ko otsailaren 11) epai honen egunera artekoak.

b) 18.267 euroren legezko interesak bi puntutan gehituta, epaiaren egunetik kopuru hori osorik ordaindu artekoak.

3.- Prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut María Luisa Martínez Domínguez.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren testigantzarekin.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan zainpean jarri beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaikako apirilaren hogeita seian.

Maria Luisa Martinez Dominguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala