Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5831

EDIKTUA, 1540/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1540/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Real Club Marítimo del Abra eta Real Sporting Club.

Alderdi demandatua: Tek Sport Dive SL.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta hau dio:

107/11 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita laua.

IZO: 48022-09/013955.

Prozedura: 1540/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Real Club Marítimo del Abra eta Real Sporting Club.

Abokatua: Iñigo Smith Apalategui.

Prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.

Alderdi demandatua: Tek Sport Dive SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut María Teresa Lapresa Villandiego prokuradoreak Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club erakundearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Tek-Sport Dive SLren aurkakoa. Horrenbestez, aipatu demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 7.300,03 euro, ebazpen hau eman arte ordaindu gabeko hilabete bakoitzeko interesak, eta ebazpen hau eman denetik erabat ordaindu arte PZLren 576. artikuluan xedatutakoak; kostuak ere berari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bertan, betiere, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, bost eguneko epean. Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatu beharko da; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da (zenbakia: 4683 0000 04 154009; ordainagiriaren kontzeptua: 02). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotza emango da, jarduketei eransteko.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean argitaratzea erabaki da, ihesean eta non dagoen ez dakigun demandatuari epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala