Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2011ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
4922

EDIKTUA, 92/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut:

92/2010 Falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

224/10 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2010eko maiatzaren 23a.

Nik, Maria Jose Eceiza Yarzak, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi dut 224/10 zenbakiko falta-judizioa (kalteak), zeinetan alderdi baitiraTenges Gombuseren eta Od Batsuuri, salatuak, eta Miguel Angel Pérez Artaburu, salatzailea. Fiskaltzat parte hartu du, José Luis Ruiz Ostaicoecheak ordezkatuta. Eta eman zaizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Tenges Gombuseren eta Od Batsuuri kondenatzen ditut, kalte-faltaren erantzule diren aldetik, bakoitzak -10 egunetan- egunero 3 euro ordaintzera. Ordaintzen ez badute, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dute. Kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi baita ere, bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela idatziz eta letraduak izenpetuta, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, jakinarazten denetik bost egun balioduneko epean.

Epaia jaso eta Od Batsuuriri jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako ekainaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala