Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2010eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5457

EBAZPENA, 2010eko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita 2009-2010 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sariaren deialdia.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 22ko Aginduaren bidez (2010eko irailaren 8ko EHAA), 2009-2010 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sarirako dei egiten zuen.

Deialdi horren xedea Karmele Alzueta saria ematea da, hain zuzen ere, 2009-2010 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hastapena eta Batxilergoko ikastetxeetan garatutako Hezkuntza Berriztapen proiektuei.

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Karmele Alzueta saria eta ohorezko aipamena Hezkuntzako sailburuordeak emango ditu, hautaketa-hatzordearen proposamenez.

Hautaketa-batzorde hori 2010eko urriaren 20an Hezkuntzako sailburuordeak osatu zuen, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposaturik.

Batzorde hori 2010eko urriaren 27an bildu ondoren eta bilkura horretako akta jasota (akta horretan azaltzen da deialdian aurkeztutako ikastetxe guztien puntuazioa eta sarien proposamena), honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Gasteizko CEP Ibaiondo LHI ikastetxeari Hezkuntza Berriztapeneko proiektu hoberenagatik Karmele Alzueta saria ematea, «Konpetentzien garapena Natura, Gizarte eta Kultura ingurunearen ezagutzaren bidez» proiektuagatik. Sariaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da.

2. artikulua.- Berastegiko CEP J.A. Muñagorri LHI ikastetxeari Haur eta Lehen Hezkuntza etapetan Ohorezko Aipamena ematea, «Proiektu Globala» proiektuagatik. Sariaren zenbatekoa 1.500 eurokoa da.

3. artikulua.- Donostiako CPEIPS Zurriola Ikastola HLBHIP ikastetxeari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hastapena eta Batxilergo etapetan Ohorezko Aipamena ematea, «Zientziaz blai» proiektuagatik. Sariaren zenbatekoa 1.500 eurokoa da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


Azterketa dokumentala