Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

SPRI SA
3544

IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza» Programa aldatzeko dena. Programa horren bitartez, ondorengotzaren prozesuari eta planifikazioari dagokienez, enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak ezartzen dira.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAren Administrazio Kontseiluak, 2010eko ekainaren 7an egindako bileran, «Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza» Programaren araudiko 3. artikulua aldatzea onartu zuen. Horren ondorioz, honela geratzen da artikulu hori:

3. artikulua.- Onuradunak.

1.- Programa honen onuradun EAEko enpresa txiki eta ertainak izan daitezke, baldin eta bost langile edo gehiago badituzte eta ondorengotza-prozesu batean badaude edo, epe motz edo ertainean, halako prozesu batean egon daitezkeela aurreikusten badute. Enpresa txiki edo ertainaren definizioa emateko, Europako Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Araudiaren I. eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan (2008ko abuztuaren 9ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala).

Hauek dira enpresa onuradunen betebeharrak:

a) Helbide soziala eta fiskala eta, gutxienez, jarduera-zentro bat EAEn edukitzea.

b) Laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan, eta SPRI taldeko edozein sozietaterekin dituzten betebeharretan egoera erregularizatuta edukitzea bai onuradunak, bai harekin elkartutako edo lotutako beste sozietate batzuek ere.

2.- Ezin izango dira izan diru-laguntza horien onuradun, sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, haietako organoak, sailak eta menpeko erakundeak, eta administrazioa partaide nagusi duten enpresak edo erakundeak.

3.- Baldintza horiek guztiak bete beharko dira laguntza-eskabidea eta likidazio-eskabidea aurkezten diren unean, enpresaren tamainaren baldintza izan ezik, laguntza-eskabidea aurkezten den unean bakarrik egiaztatu beharko da-eta.

Bilbao, 2010eko ekainaren 7a.

Zuzendari nagusia,

TOMÁS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala