Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3539

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen inbentarioaren zirriborroa eta dagokion dokumentu teknikoa jendaurrean jartzea erabakitzen duena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko ekainaren 3ko Aginduaren bidez erabaki da prozedura bat abiaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duen uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren eranskinean agertzen den Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen inbentarioa aldatzeko.

Halaber, agindu berean xedatu da hilabeteko epean jendaurrean jartzea aginduari I. eta II. eranskin gisa erantsi zaizkion inbentarioaren zirriborroa eta dokumentu teknikoa; epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen. Horretaz gain, aldi berean, Estatuko Administrazio Orokorraren entzunaldia izango du, honako administrazio eta erakunde hauen bidez: Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioko Natura Ingurunearen eta Baso Politikaren Zuzendaritza Nagusia, hiru lurralde historikoetako foru aldundiak, udalak, Uraren Euskal Agentzia, Ebro eta Kantauriko ur konfederazioak, Euskal Herriko Itsasertz Mugartearen eta natura babesteko eta aztertzeko elkarteak.

Aurreko guztiaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen inbentarioaren zirriborroa eta dagokion dokumentu teknikoa jendaurrean jartzea hogeita hamar balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.- Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, inbentarioaren edukia eta horri buruzko dokumentu teknikoa edonoren esku egongo dira hurrengo tokietan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren egoitza (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz); Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak (Kale Nagusia 85, Bilbao) edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuak (Kristina infantaren kalea 11, Villa Begoña, Donostia-San Sebastián); eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren webgunean: www.ingurumena.ejgv.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen

Partaidetzarako zuzendaria,

GERMÁN ALONSO CAMPOS.


Azterketa dokumentala