Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
3538

AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kideak izendatzeko dena, batzorde hori sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoan aurreikusita baitago.

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 16. artikuluak xedatzen du autonomia-erkidego guztietan batzorde kliniko bana eratuko dela, eta batzorde horrek haurdunaldia osasun-arrazoiengatik eteten denean esku hartuko du.

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa zati batean garatzen duen uztailaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan zehaztuta daude, hurrenez hurren, batetik, batzorde klinikoaren izaera eta osaera, eta bestetik, jarduera-prozedura eta funtzionamendu-erregimena.

2/2010 Lege Organikoaren 16.3 artikuluan eta 825/2010 Errege Dekretuaren 2.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordeko kide titular eta ordezkoak osasun-agintari eskudunek izendatuko dituzte, urtebeterako gutxienez. Zehaztu behar da, beraz, nortzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kide guztiak.

Hori dela eta, honakoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Beherago aipatzen diren jaun-andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kide izendatzea, batzorde hori sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoan aurreikusita baitago.

a) Ginekologia eta obstetriziako espezialista edo jaio aurreko diagnostikoko aditu diren kide titular gisa:

- Virginia Recio Moyano andrea.

- Jorge Burgos San Cristóbal jauna.

a) Ginekologia eta obstetriziako espezialista edo jaio aurreko diagnostikoko aditu diren ordezko kide gisa:

- M.ª José Barbazán Cortés andrea.

- Arantza Meabe Elorza andrea.

c) Pediatriako espezialista den kide titular gisa:

- Amaya Rodríguez Serna andrea.

d) Pediatriako espezialista den ordezko kide gisa:

- Blanca Gener Querol andrea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 6a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala