Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3537

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 13koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko ebazpenaren hutsen zuzenketa egiten duena: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 3koa, banaketari laguntzeko den transformadore berri bat ezartzeko baimena eman, exekuzio-proiektua onartu (TRP 5) eta onura publikokoa deklaratzen duena. 60 MVAko indarra eta 220/30 kVko erlazioa du, Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko Udalerria, Araba) Vitoriako transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira ondoko ebazpenean: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 3koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, banaketari laguntzeko den transformadore berri bat ezartzeko baimena eman, exekuzio-proiektua onartu (TRP 5) eta onura publikokoa deklaratzen duena. 60 MVAko indarra eta 220/30 kVko erlazioa du, Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko Udalerria, Araba) Vitoriako transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da». Ebazpen hori 2010eko otsailaren 10eko EHAAn, 27. zenbakian, argitaratu zen. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Ondoko ebazpena aldatzea: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 3koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, banaketari laguntzeko den transformadore berri bat ezartzeko baimena eman, exekuzio-proiektua onartu (TRP 5) eta onura publikokoa deklaratzen duena. 60 MVAko indarra eta 220/30 kVko erlazioa du, Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko Udalerria, Araba) Vitoriako transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da». Horregatik, ebazpen osoan zehar,

Honako hau dioen lekuan:

«(...) banaketari laguntzeko den transformadore berri bat (...)»

eta

«(...) banaketarako laguntza-transformadore berri bat (...)».

Honako hau esan behar du:

«(...) banaketarako laguntza-transformadore baterako 220/30 kV-ko posizio berri bat (7 posizioa) (...)».

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 13a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.


Azterketa dokumentala