Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2010eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura Saila
3533

200/2010 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren bidez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautu zen. Bertan, besteak beste, ebazpen-proposamena aztertu eta landu behar duen Balorazio Batzordearen osaketa ezarri zen.

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren eta uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ziren, eta, bestalde, dekretu hori aldatu egin zen, hurrenez hurren.

Horretaz gainera, abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren bidez eta otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren bidez, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen, batetik, eta dekretu hori aldatu egin zen, bestetik, hurrenez hurren.

Horren guztiaren ondorioz, ebazpen-proposamena aztertu eta landu behar duen Balorazio Batzordearen osaketa kualitatiboan eragiten duten aldaketak sortu dira, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuko 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 13ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Aldatu egiten da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuko 8.1 artikulua. Aurrerantzean honela geldituko da idatzita:

«8. artikulua.- Balorazio Batzordea.

1.- Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da. Hona zeintzuk izango dituen kideak:

a) Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria, batzordeburua izango dena.

b) IVAP-Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria edo, horren ordez, erakunde autonomiadun bereko teknikari bat, zuzendariak izendatua.

c) Justizia eta Herri Administrazioa Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria edo, horren ordez, zuzendaritza bereko teknikari bat, zuzendariak izendatua.

d) Kultura Sustatzeko zuzendaria edo, horren ordez, zuzendaritza bereko teknikari bat, zuzendariak izendatua.

e) Zerbitzu Zuzendaritzako teknikari bat, zuzendariak izendatua. Idazkaritza lanetan jardungo duen teknikari honek hitza izango du baina botorik ez.»

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala