Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3008

EDIKTUA, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 605/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epailea: Amaia Polo Perez.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko martxoaren hogeita bosta.

1.- Demandari erantzuteko, alderdi demandatua den Xabier Gabancho Mugica epean agertu ez denez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 496.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu alderdia auzi-ihesean dela deklaratzen da.

Era berean, Fiskaltzak demandari erantzun diola jotzen da. Idazkia autoei eransten zaie eta beste alderdiei kopia ematen zaie.

Lege horren 497.1 artikuluak agindutakoarekin bat etorriaz, eta alderdi demandatuaren bizilekua ezaguna denez gero, hartu-agiridun posta ziurtatuaren bitartez jakinarazi bekio ebazpen hau, eta ohartarazi bekio ez dela egingo beste jakinarazpenik, prozesua amaituko duen ebazpenarena izan ezik.

2.- Demandari erantzuteko izapidea bete ostean eta PZLb-ko 440. artikuluan eta artikulu horretara igortzen duten 753. eta 770. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dei egiten zaie alderdiei judizio honen ikustaldi nagusia egiteko, 2009ko apirilaren 21ean, 12:00etan.

3.- Egin bekie zitazioa alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, eurek agertu behar dutela ekintzara eta justifikatutako arrazoi barik ez agertzeak, behin betiko ondare-neurriei buruzko eskaeren oinarriak emateko ekintzara agertutakoak azaltzen dituen egitateak ontzat ematea ekar dezakeela. Bakoitzaren abokatuak ere bertan egon beharko du (770. artikulua, 3. araua).

4.- Jakinaraz bekie alderdiei, era berean, beraien alde erabiliko dituzten frogak eraman beharko dituztela ikustaldira. Horretarako, zitazioa jaso ondorengo hiru eguneko epean, auzitegiak zitatu beharreko pertsonak nor diren jakinarazi beharko diote Epaitegiari ikustaldira ager daitezen, hain zuzen ere, lekuko, aditu edo alderdiak deklaratu behar dituen egintzen jakitun direnak; eta, gainera, zitazioa egiteko datuen eta inguruabar zehatzen berri emango da (PZLb-ko 440.1 artikulua).

5.- Zita bedi Fiskaltza ikustaldirako.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epailea: Amaia Polo Perez.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko apirilaren hogeita bia.

1.- Auzi-jartzaileak lehenago aurkeztutako idazkia batu bekie dagozkion autoei.

2.- Judizio honen ikustaldi nagusia egiteko beste egun bat ezarri da, 2009-06-11 alegia, 13:30ean.

3.- Bizilekuan bertan edo postaz komunikatzeko ahaleginik egin bada ere, alde demandatuaren helbidea edo bizilekua jakiteko egindako gestioak ez dute emaitza onik izan; eta Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriaz, ediktu honen bitartez jakinaraziko zaio epaia alde demandatuari. Ediktu hau epaitegi honetako iragarki oholean paratuko da, eta, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.- Auzi-jartzaileari jakinaraz bekio, nahi izanez gero, ediktua prentsa ofizialean edo estatuko edo probintziako egunkari batean argitara daitekeela, baina bere kontura (PZLb, 164. artikulua).

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Xabier Gabancho Mugica demandatua non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2009ko apirilaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala