Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
3007

EDIKTUA, 639/07 ohiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 639/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Sol Aburto Sangroniz.

Abokatua: Jaime Arechalde Perez.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Gestinorte SA.

Judizio horretan epaia eman da. Hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Francisco Ramon Atela Arana epaitegietako prokuradoreak Maria Sol Aburto Sangronizen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Gestinorte SAren aurkakoa. Ondorioz, autoetako ganbara osatzen duten bi higiezinak auzi-jartzailearenak direla deklaratzen dut, eta demandatua ondokoetara kondenatzen dut: 1989ko uztailaren 28ko eskrituran eskuratutako konpromisoa publikoki aurkeztera, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu, epaileak bere izenean emango duela; eta Bilboko 10 zenbakiko Jabetza Erregistroan auzi-jartzailearen izenean den finkaren erregistroko inskripzioa egitera (Sondikako 2.708 finka, 1.705 liburukia, 73 liburua eta 182 orrialdea). Prozedura honetako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Gestinorte SA demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Bilbao, 2009ko martxoaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala