Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3005

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 92/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa; horren bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuengoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Gorlizko hustubidearen proiektuak, urpeko tartea izenekoak, eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez des­jabetuko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak antzeman dira apirilaren 21eko 92/2009 Dekretuaren laburpenean eta idazpuruan. Dekretu horren bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuengoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Gorlizko hustubidearen proiektuak, urpeko tartea izenekoak, eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez des­jabetuko dira. 2009ko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 82. zenbakian, argitaratu zen dekretu hori, eta dagokion zuzenketa egiten da hemen: dekretu hori Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren xedapenen artean argitaratu behar da, eta ez Kultura Sailaren barruan.


Azterketa dokumentala