Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3000

AGINDUA, 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, jarduera humanitarioen estrategia-markoen finantzazio-lerrorako laguntzak ematea ebazteko dena 2009ko ekitaldirako garapenerako lankidetzarako fondoaren kontura.

Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera, 2009rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduko lehenengo eta bigarren oinarriak aplikatuz, eta Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez, hala baitago jasota 2009ko martxoaren 25ean egindako bileraren aktan,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautu eta 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak agindu honen I. eranskinean jasotzen diren erakundeei esleitzea, bakoitzari dagokion zenbatekoa eta dirulaguntzen xedea ere zehazten direlarik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 4a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Erreferentzia/Referencia Eskatzailea/Entidad Solicitante Programa Zenbatekoa/Importe Herrialdea/País

EHE-2009BA/0001 Fundación Alboan Kiziba eta Gihembeko (Ruanda) errefuxiatu-esparruetan hezkuntza sustatzea eta hobetzea / Promoción y mejora de la educación en los campos de refugiados de Kiziba y Gihembe (Ruanda). 774.586,05 euro/euros Ruanda

EHE-2009BA/0002 Acnur Euskal Batzordea Kivu hegoaldean laguntza humanitarioa: Kongoko emakumezko errefuxiatuak berrintegratzea eta emakumeak ahalduntzea / Ayuda Humanitaria en Kivu Sur: reintegración de refugiadas congoleñas y empoderamiento de mujeres. 750.000 euro/euros Kongoko Errepublika Demokratikoa/República Democrática de Congo


Azterketa dokumentala