Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2009ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2996

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez onetsi da enpresei eta entitate pribatuei emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egiteko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emandako diru-laguntzen deialdiaren barruan Fondo Formación Euskadi-ri eman zitzaion diru-laguntza murriztea.

2008ko ekitaldian emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egiteko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko enpresei eta entitate pribatuei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituen 2008ko maiatzaren 13ko ebazpenaren 14.2 artikuluan finkatutakoari jarraiki, proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada diru-laguntza emateko kontuan hartutako kopuruari dagokionez, hein berean murriztu behar da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko irailaren 17ko Ebazpenaren bidez, Fondo Formación Euskadi-ri 8.180,00 euroko diru-laguntza eman zitzaion «emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egiteko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko».

Diru-laguntza justifikatzeko entitate onuradunak aurkeztu dituen balantze ekonomiko eta EDE, aholkularitza-enpresa homologatua, kontratatzeko dagokion fakturaren arabera, azken hau 7.051,72 eurokoa da. Beraz, diru-laguntzaren zenbatekoa doitu beharra dago.

Aurreko guztiaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Onesten da 2008ko irailaren 17ko ebazpenaren bidez emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egiteko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko enpresei eta entitate pribatuei emandako diru-laguntzen deialdiaren barruan, Fondo Formación Euskadi-ri eman zitzaion diru-laguntza gutxitzea; eta, horrenbestez, zenbatekoa egokitu eta 7.051,72 eurokoa izango da.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortu du. Nahi bada, haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzietarako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.


Azterketa dokumentala