Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2850

EDIKTUA, 209/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 209/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Lankide Aurrezkia Kreditu-Kooperatiba, baltzu mugatua.

Abokatua: Aramburu Ibaceta, Iñigo.

Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Demandatua: Mecánicas Elgeta, SL., Vicente Fajardo Cerros eta Dayami Baro López.

Gaia: ondasunak itzultzea eta kuotak erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2008ko martxoaren 18an. Ondokoa da epaitza:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Lan Kide Aurrezkia Kreditu-Kooperatibaren izenean eta ordez Fina Llorente López prokuradoreak Mecanizados Elgeta, SL., Dayami Baro López eta Vicente Fajardo Cerros-en aurka aurkeztutako demanda. Hona hemen hartutako ebazpenak:

1.– 2004ko azaroaren 26an Lan Kide Aurrezkia Kreditu-Kooperatiba eta demandatuen artean egindako finantza-errentamendu kontratua suntsitutzat jotzen da.

2.– Demandatuei agintzen diet finantza-errentamendu kontratuko xede diren ondasunak berehala itzultzeko: 6151 txasis-zenbakidun Hyundai Hit 85 tornua eta 6125 txasis-zenbakidun Hyundai Hit 85.

3.– Demandatuak kondenatzen ditut Lan Kide Aurrezkia Kreditu-Kooperatibari, solidarioki, 12.894,30 euro ordaintzera zor dituzten kuotengatik eta hitzartutako kalte-ordainagatik.

4.– Demandatuak kondenatzen ditut Lan Kide Aurrezkia Kreditu-Kooperatibari solidarioki ordaintzera egindako likidaziotik aurrerako berandutzako interesak, kontratuaren tasen araberakoak, hain zuzen.

Kodemandatuek ordaindu behar dituzte kostuak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Nire epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Mecánicas Elgeta, SL., Vicente Fajardo Cerros eta Dayami Baro López demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Bergara (Gipuzkoa), 2008ko apirilaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala